Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Nor da Joey Barton?
Abu03 0

Nor da Joey Barton?

Atalak: Sailkatu gabea

Joey Barton

Joey Barton

“The Punk Boy” Liverpoolen jaio zen 1982garren urtean. Manchester City, Newcastle United eta Olympique Marseillen aritu ostean, QPR Londreseko taldean aritzen da egun, erdilari gogotsu lanetan. Ingalaterran oso famatua egin da urteotan, aldi berean, gure kirol prentsan ere aipatu egin dute azken boladan. Baina … Nor da Barton? Zergatik du hainbeste arrakasta? Eta galderarik garrantzitsuena … ona edo txarra? Hori zuek erabakiko duzue.

Hainbat dira Scouse honek egindako legez kanpoko sarrerak, joko zikinak, zigorrak … anitzak dira, bere txartel gorrien errepertorioa Youtuben. Hemen, bere hutsegite ezagunen sinopsia irakurriko duzue, kronologikoki ordenatua.

2007an juergan egonda, liskar baten ostean 2 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten. 200 ordutako komunitaterentzako zerbitzuak, bere taldekide batekin borrokatu ostean. 2008an alkoholiko anonimoetan sartu zen, bere adizioaz osatzeko. Geroztik, bere jokoa ta jokabideak hobera egin zutenaldi berean, Premier Leagueko erdilaririk onenetarikoa izate-arte, baina, lasaitasun eta gorakada hori, 2011an bukatu zen. Tevez argentinarrarekin talka egin ostean, 12 jardunaldi  jokatugabe egotera behartu zuten, horrek Marseillera eraman zuen.

Tartean, Nazien agurra egin zuela eta arrazista izateagatik salatu zuten. Ingalaterrako futbolaren prentsa horiak bere jomugan jarri zuten Joey gizajoa. Geroztik, ehunka izan dira, jasan behar izan dituen akuzazioak. Momentuz, danak frogatu gabeak, eta protagonistak berak gezurtatuak.

Huyton auzo zailean hezitako kirolari honek, etekina ateratzen dio bere ospeari sare sozialetan. Bere webgune propioa du http://www.joeybarton.com, bertan, kazetari profesional bat bailitzan, politika, kultura, eta kirolari buruz mintzo da, beti ere bere iritziak islatzen noski. Hauek dira eredu batzuk:

  • Ingalaterrako gobernuari, kontuak eskatu zizkion, Olinpiadetan gastatutako dirutzagatik, jendearen egoera ekonomiko latza ikusita.
  • Hillsborougheko 96engatik justizia aldarrikapenean oso aktiboa da.
  • Homosexualen eskubideen aldeko kanpainaren aldeko babeslea izan da.
  • Arrazakeriaren aurkako artikuluak idatzi ditu.
  • Palestinarenganako begirunea ere azaldu du behin baino gehiagotan.
  • Pankreako minbizia dutenen laguntzaile eta babeslea da.

Twitterren ez da “politikoki zuzena”, eta horrek ekarri dio polemika baten baino gehiagotan sartu izatea, Thatcher zendu zenean adibidez: “Zerua existitzen bada, sorgin zahar hura, ez da bertan egongo” edota Neymarri buruz: “Futbolaren Justin Bieberra da” esan zuenean.  @Joey7Barton 2,6 Miloi jarraitzaile ditu.

Joey ez da ezkutatzen, bai onargarriak diren ekintzak jardun dituenetan, baita hanka sartze galantak  gauzatu dituenetan ere. Beti, bere iritzia plazaratzen du beldurrik gabe, jakinik, bere hitzen oihartzunen garrantzia, zelako onura ekar dezaketen, kritika sortu … gizartea aldarazten saiatuz. Beraz … Aingeru edo deabru? Zuek erabakitzen duzuen bitartean, nik palomitak hartuko ditut, Bartonen showa hasi besterik ez da egin.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA