Opio errebeldea
Hasiera » Sailkatu gabea » Istanbuleko Linterna Berdea
Mar02 0

Istanbuleko Linterna Berdea

Atalak: Sailkatu gabea

Superheroien ildoa jarraituz, pobrezia eta marjinoazioaren iluntasunaren aurka egiten duen, pertsonai bitxia eta argidunari buruz jakinaraziko dizuet gaurkoan.

Arda Turan, Istanbulen jaio zen 1987eko urtarrilaren 30ean. Bayrampasa auzoko kale estuak eta bidetik baloiarekin sahiesten zituen  auzolagunak, izan ziren Ardaren hasiera futbolistikoaren testigu. 270.000 biztanletatik famatuena bihurtu zen, Galatasaray taldearekin 17 loratze besterik ikusi zituelarik, debuta egin zuenean.

Meskita Urdinarren hiriburua utzi, eta Manzanaresetik edan egiten duen Atletico Madrilen jokatzen du egun. Ankerren talde zurigorrian, argia jartzeko arduraduna da, egindako lanaz aparte, irribarrea, sinpatia eta bere jokatzeko era magikoarekin batera. Naiz ta batzutan, deskonekzioa izan, eta paperak ta zapatak galdu izana, esperantzaz jositako tximista dugu gizon bizartduna.

Tipo hurbila dela diote elkarrizketatu izan dutenak. Libero aldizkarian egin zioten galdetegian, “ nire futbola, Istanbuleko kale bat bezalakoa da” aipatu zuen. Bertan egon garenok, badakigu nolakoak diren: eskuzabal, atsegin, adeitsu, ikusgarri.. agian horregatik, orain dela urte batzuk, lan-paperak moldatzera bere jaioterrira bueltatu zenean, 36 ordutako egonaldia aprobetzatu zuen, 2 umezurtz-etxe bisitatzera.

Aitarekin ere ondo portatu zen, horregatik, bere lehenengo soldatarekin, gasolindegi bat jarri zion auzoan, Turan nagusiaren betiko ametsa egi bihurtuz.

Bere izaerak erreztu izan dio kultura berrira moldatu izana, ondorioz nahiko ondo ikasi du Gazteleraz hitz egiten. Horregatik arraro zamar egiten da bere itzultzailearekin leku orotan ikustea. Noizbait galdetu izan diote kontu honegatik, eta erantzuna izan da : “Gazteleraz egiten badut medioetan, Zertaz biziko da Ata?”. Lagunek diote, familia bezala ikusten duela traduktorea, ta ezin duela lanetik egotzi.

Arda Linterna BerdeaBaina futbolari bitxi honen ekintzarik harrigarriena honakoa da: Txikitako auzokide guztiei argindarra eta gasa ordaintzen die. Publizitate onurekin, pertsonen bizi kalitatean egiten du apostua turkiarrak.

Batzuentzat Ala,beste batzuentzat Jesus edota Jahve…baina jakina da nork argitzen die bidea Bosforoaren mendabeldean aurkitzen den Bayrampasako auzokidei: Arda Turan super heroia, Istanbuleko Linterna Berdea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ray Apache

Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Welcome to Tijuana!!

Azken bidalketak

  • Geroarte Orma!
  • Zu gara Gu!
  • Viva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
  • Harresien kontrako koloreak
  • Agur eta ohore Capitano

Iruzkin berriak

  • Rayco Sanchez(e)k Zergatik ez? bidalketan
  • 27zapata(e)k Zergatik ez? bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA