Bizi poza
Brasil izan daiteke munduko lekurik beroena, non dantza, kapoeira eta eguzkia elkarrekin jolastera ohituta daude. Fabela, plaza, hondartza edota makro hirien zirrikituetan ondo pasatzeko grina sorleku bihurtu daiteke edozein momentutan. Futbolean ere nabari izan da sarritan, bizitzaz inhhauteri bat egiteko gogo horiek, ez da kasualitatea Ronaldinhoren irrifarrea, Denilsonen bizikletak, Romarioren driblina, Juninhoren magia. Partiduetara ondo pasatzera joaten zirela zirudien, irabasteko presio...
Read MoreZugatik abestuko dugu Aitor
Gaur dela 18 urte, ordura arte Euskal Futbolean bizi izan genuen zauririk handiena ireki ziguten. Garai horretan sentitu nuen mina, eta soilik amorruak ematen dituen botaka egiteko gogoak nabari ditzazket gaur. 1998ko abenduaren 9an, Aitor Zabaleta Erreal zaleari bizitza lapurtu zioten. Egun horretan, berdin ziren koloreak, kamisetak, zelai orlegiak edota txuri urdin maiteak, berdin ziren abestiak. Berdin ziren finalak, berdin ziren irabazitako tituloen metal puskak. Abestu eta dantzatzeari...
Read MoreLIBURUAREN AURKEZPENA
Asun desesperatuta zegoen, aditzak, perpausak, Hika… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azkenengo pausuetan nengoen, eta “Euskaltellanoa” zen nire bigarren hizkuntza. Baina nola gaindituko duzu Rayco? Maitasunezko istoriorik politenak, oztopo handienak gainditzean oinarritzen dira, eta nirea Europa aldeko hizkuntza zaharrenarekin, hasi besterik ez du egin. Hiru diska, demo, zuzeneko eta maketen ostean, liburu batekin ausartu naiz. OPIO ERREBELDEA “Futbola, iraultza, eta gizarte...
Read MoreAukera “Erreala”
Bilbon ohitu ginen etxerik gabeko pertsonak San Mames futbol zelaiaren “zurrikituetan” lo egiten ikustera. 2013tik aurrera, Makro Estruktura berriarekin batera, “glamourra” heldu, eta paisaia zikintzen zuten kartoizko etxolak desagertarazi zituzten. Ereduaren kontrako aldean, Rubenen kasua aurkitu dugu. 35 urteko Gasteiztarra, denbora luzez bere adreiluzko hormak, Anoeta futbol zelaiaren 20.ateagatik aldatzera behartua ikusi zuen baitzuen bere burua. Azkenengo zazpi...
Read MoreBostok bat!
Aurten bost Euskal talde izango dira Espainiako Ligan lehenengo aldiz. Datu horrek suposatzen du %25 gureak izango direla, gure hizkuntza ta koloreak defendatuko dituztenak. Sekulako errekorra!! Tamalez, errekor hori ez da bakarra, eta txarrerako mugak hausten ari gara. Azkenengo Euskal Derbietan sarreren prezioek gora eta gora egin baitute, Athletic vs Reala Championseko finala bailitzan. Egoera jasangaitz horren aurrean euskal futbolaren hainbat erakundek, prezio herrikoien aldeko manifestua...
Read MoreHil da futbola
Hori bai asmakuntza ona une latzak ahaztu arazten dizkidana. Betikotasunaren bila luze hori botoia off-en jarri ta amaitua dago. Hezitu egin gaituzte begi honen pean ona eta txarraren patroia inposatuz, baina botoia off-en jarri bezain pronto, ez onik ez txarrik…hil da jainkoa!! Honela dio Pi L T taldearen abesti famatuak, gizarteari eginiko kritika zorrotza, eta jainkotzat hartu genuen futbolari aplikatu ahal dioguna. Kantu honen garaian, Alfonsoren lehengo bota zuriak ikusten hasi...
Read MoreGabarra bat baino askoz gehiago
Futbol moderno madarikatuaren baitan, zorionez badira mantentzen diren zenbait ohitura, lorpenen ospakizunetan oinarritzen direnak: marmolezko estatuen gainean klubaren koloreak jarriz, iturri famatuan sartuz, hiria zeharkatuz autobus baten gainean, politikari zitalekin argazkiak ateraz, edota txalupa zahar baten gainean marrazo itxura duten mubleen artean, hiria zeharkatuz. Azken honi, “La Gabarra” ren izenarekin ezagutzen dugu, edo duzue, oraindik askok ez baitugu halakorik...
Read MoreFootball against cancer
Gaurko futbolaren marketingean, badira miloika eslogan eta mezu gureak egitarazi dizkigutenak: fair play, football against racism, love the game, impossible is nothing, respect, no to modern football… oraingo honetan Txurdinaga auzoko lagun batek, lelo berria proposatuko digu. Urko Vera 1987eko maiatza baten jaio zen. Txikitatik futbola izan zuen pasiorik handiena, lerro hauek idazten duenarekin milaka ordu igaro zituen, auzoko kaletan bankuen azpitik sartzen ziren golak zenbatuz. Urte...
Read MoreIsrael Antifa
Faxismoaren desertuan, gazte bat Hebroneko kale zikin baten kameren aurrean erail duten astean, oasi giza-futbolistiko batekin egin dut topo, ezkerreko kutsua duen Hapoel Katamon Jerusalem F.C futbol taldea. 2007 urtean Hapoel Jerusalemeko zale aktibistak (hiriaren eragile ezkertiarrak), Klubaren kutsua aldatzen hasia zela ikusita, (eskuma-elitistara), beste talde bat erostea eta kudeatzea erabaki zuten. 2 urte eman zituzten lanean froga-hutsunetan, talde berriarekin eman arte. 2009. urtean...
Read MoreKilling in the name of
Lau urte bete dira gaur, Iñigo Cabacas gaztea erahil zutenetik, 4 urte justizia eske, 48 hilabete inpunitatearen izenean futbola eta odola nahastu zutenetik, 1460 egun Iñigo barik. Aldi berean, Luciano Arruga gogoratu nahi dugu, Argentinar gaztea eta River Plate taldeko zale amorratua 2009.an desagertarazi zuten, 5 urte geroago bere gorputza Bs As ko gorputegi baten agertu arte. Bi mutilen bizitzak, herriaren babesa bermatzeko ogibidea hautatu zituztenek lapurtu zizkieten. Ta gu, bizitzaren...
Read More
Iruzkin berriak