Beharrezko 12. jokalaria
Futbola, kirola baino askoz gehiago da, 11 jokalari 11 jokalariren kontrako norgehiago hutsatik haratago doan liturgia soziala. Harmailak kaleko bozgorailuak dira, zaleak gizartearen eragile aktibo ta kontzienteak. Guzti hori egiaztatu zuten River Plateko zaleak, Monumental futbol zelaian, Libertadores Txapelketan, Sao Pauloren aurka jokatzen zuten partidan, aurkezturiko pankartarekin: “ Justicia para Berta Cáceres”. Berta Isabel Cáceres Flores, 1973 urteko martxoaren hirugarren egunean...
Read MoreGutako bat
2016 urteko martxoaren 13a, Bundesligako 26. jardunaldia, Borussia Dortmund vs Mainz, harmailak lepoz lepo, etxekoak 2-0 irabazten, ta zaleak…Isilik!! Berdegunean pasatzen ari zena, albo batera utzi eta Deniz Ayketin arbitroak Marco Reus jokalariari galdetzen dio, ea zergatik alemaniako afiziorik zaratasuena abesteari utzi duten. Marco berak etzekien momentuan zer gertatzen ari zen…bihotzeko bat jota jarraitzaile bati bizitza joan zitzaion estadioan zegoela. Partida bukatzera...
Read MoreERREFUXIATUEN HAMAIKAKOA
Beldurra, animali guztiok dugun bizirauterako mekanismo naturala da, seme alaben babesa zihurtatzegatik bizitza ematea aldiz, gure zena. Honen eredu Siriar familiak dira, jantzitakoarekin europatik biraka dabiltzate etorkizun oparo baten bila. Enpatia landugabe ta eskumatar hedabideetan, polemikaren protagonista behartuak bihurtu dituzten bitartean, galdera zehatza dakarkigu: Laguntzeko prest gaude? Edornor bihurtu gaitezke albo-kalteak; bi gizakien arteko interes politiko-ekonomikoak gurutzatu...
Read MoreTROYAKO AZERIA
Antzinako Grezian bezala, XXI. Mendean bada boteretsuen gazteluan audaziaz sartzea erabakitzen dutenak. Premier Leagueko talde aberatsek, aurten ere etorkizuna beraien eskuetan zutela uste zuten, baina Troyako epopeian bezala, egurrezko amuaz mozorrotuta Leicesterreko armada ausartarekin egin dute topo. Leicester City Football Clubak, izen bera duen duen hirian bizi da. Soar Erreka ondoan kokatzen den Leicestershireko kapitalak, 300.000 bizilagun batzen ditu, Ingalaterrako 8° poblaziorik...
Read MoreOlentzero Eskoziarra
Gabonak heldu direla somatzek hainbat pista aurkitu ditzazkegu, zuhaitz mozorrotuak, kaletako argi ekologikoak (ironia modo ON), Santa Claus, Errege Magoak, Olentzero…honetan, gabonak ospatzeko ikur futbolero bat proposatuko dizuet. Steven John Naismith, Irvinen (Eskozia) jaio zen 1986 urtean. Kilmarnock FC, Rangers FC ,eta egun, Everton eta “dragoien” selekzioan haritzen den futbolaria da. Aurrelari trebea eta gogotsua, etengabe korrika, eta defentsak zirikatzen dituen...
Read MoreIpar Izarra
Eba Ferreira Martínez (1973) Mamarigako Errepublikaren biztanlerik ezagunetarikoa da. Athletic Neskak taldearen urte zoragarrienak bizi izan zituen, 8 urtetan zehar, golak, ligak eta aldarrikapenak ospatu zituen, “Clubeko Olimpoan” bere izarra margotuz. Konkretuki, Zurigorriekin 55 gol sartu eta 4 liga garaikur altxatu izan ditu, 16 hilabetez lesionatuta egon da gero, indartsuago bueltatu izan zen kirolari handi honek. Ezagutzen duzue aro modernoko Athleticeko mutilen bat, horren...
Read MoreK.O-ra iritsi arte
Inpernutik zerura, porrot egitetik, egundoko garaipena lortzera. Honetan, nola Vardy Leicesterreko jokalariak, gartzelatik Premier Leagueko errekor bat lortzera igaro zuen kontatuko dizuet. Jamie Richard Vardy 1987 an Ingalaterrako Sheffield hiri industrializatuan jaio zen. Aurrelari bezala jokatzen, Wednesday taldeko harrobian eman zituen bere lehenengo ostikadak. Baina 16 urterekin kaleratu zuten, baxuegia omen zelako. Geroztik, futbola uztea pentsatu bazuen ere, jarraitu izan zuen...
Read MoreThe American Dream
Ezagunak dira inperio yankiak sortu dituen monopolioak : indio ta bakeroen filmeak, NBA, McDonalds, Hip-Hopa, Coca-Cola, Baseball, NHL, pistolak institutuetan…baina, Zer dakigu bere futbolari buruz? Major League Soccer 1993an sortu zuten, Alexi Lalas ilegorri mundialista burukide zelarik. 20 taldez osaturiko liga hau, bi konferentzietan banandurik dago, Ekialde eta mendebaldeko multzoetan. Liga orokorra irabazteko, multzoetako lehenengo 6 sailkatuak, eliminatoriak jokatu beharko dituzte...
Read MoreNeskak, ala inor ez!
Emakumeak modan daudela, artikulu honetan esan daitekeen afirmaziorik nabarmenena da. Baina ez moda ibiltokietan arropa fashionarekin aldaka gora eta behera egiten dutenak, baizik eta takodun botak janzten dituztenak, lokatza zein belarran azala uzten dutenak, bai, asmatu duzue, emakume futbolariei buruz ari gara. Futbol bideojokuetan lehenengo aldiz agertuko dira neskaz osaturiko taldeak, era birtualean beraiekin jokatzeko. FIFA16an , emakumezkoen 12 selekzio agertuko dira: Espainia,...
Read MoreVicky vikingoa “kakati” bat da
Bikingoen kondairak, jainkoak mortalak direla diote. Vicky txikia izan daiteke hozpe handien izan duen bikingo hilezkorra. Horregatik, jainko hilkor, bitxi, moderno eta famatuenaren istorioa aurkeztuko dizuet. Yugoslaviako gudateetatik ihes, aurkitu ziren Zlatan Ibrahimovicen gurasoak. Beharrak bultzaturik, Suedian jaio ta hezi zituzten 6 seme-alabak. Malmo hirian hain zuzen ere. Rosengard auzoan, bizitza ez zen batere erraza. Lurralde marjinaleko zigilua ezin izan dute ezabatu, bertako eraikin...
Read More
Iruzkin berriak