Gure arbasoen sinismenei buruzko interesa sortu eta hauek berreskuratzeko asmoarekin, jardunaldiak antolatu dira Azkoitiko herrian eta Ekaineko illabetean. Hitzaldi sorta, lau hizlarien jardunaz osatuko da eta berauetan lau aditu izango dira, Euskal sinismen zaharrak alderdi eta ikuspuntu desberdinetatik lantzen.
Hitzaldi guztiak arratsaldeko zazpietan eta ostiraletan izango dira. Tokia berriz, Azkoitiko Elkargunea izango da.
Jardunaldien egitaraua:
Euskal sinismen zaharren jardunaldiak Azkoitian.
1.- Sarrera:
Euskal sinismen zaharrak (mitologia) aztertu, landu eta azaleratzeko helburuarekin, jardunaldiak antolatu behar dittugu Azkoitian Sustraiak bizirik kultur elkarteko landideok.
Ekainean izango dira jardunaldiak eta lau hitzaldiz osatuko dira. Ekainekoko lau ostiraletan izango dira eta berauetan, gure aintzinako sinismenak landuko dira. Dakigunez behintzat, ez da Euskal Herri osoan antzerako jardunaldirik antolatzen eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu era honetako ekimenak bultzatzea. Aurtengo jardunaldiak, lau hitzaldirekin osatuko dittugu eta elkargunean izango dira Ekaineko ostiraletan.
Hitzaldien egitaraua hauxe izango da.
Ekainak 02: Joxe Ramon Zubimendi, Gipuzkoa, Mari-lur.
Ekainak 09: Juan Antonio Urbeltz: Gipuzkoa, mairu-lur: tierra de “moros”
Ekainak 16: Aitor Puy: Euskal pentsamendu indigena.
Ekainak 23: Gurutz Garmendia: Euskal sinismen zaharrak eta gizarte eraketa.
Denak ere ostiraletan arratsaldeko zazpitan eta Elkargunean izango dira.
2.- Azkoitira etorriko diren hizlariak
2.1.- Joxe Ramon Zubimendi, Gipuzkoa, Mari-lur
Mari, antzinako euskaldunen Jainkosa eta Izadiaren ama, beltza da, Mari Beltza; eta euskaldunak,
“burubeltzak”. Euskaldunon jatorri mitikoa hauxe da: gizon-emakumeok Basajaun-Basandereen semealabak gara, eta gure aitona-amonak hartzak dira (ez tximinoak), eta guztion arbasoak zuhaitz-arbolak dira (bereziki, aita haritza eta ama gaztainondoa).
Goierrik menperatu zuen Gipuzkoako jatorrizko armarriko errege beltza, orduko Basajaunek preso
zeukatena, eta horrela sortu zen Beterri. Eta batu ziren Goierri, Beterri eta Kosta, eta Gipuzkoa sortu.
2.2.- Juan Antonio Urbeltz: Gipuzkoa, mairu-lur: tierra de “moros”
Mairu hitzak, gurean eta beste kultura batzuetan, ezbairik gabeko jatorri historikoa badu ere, bere
esanahiaren muinean Mendebaldeko kulturaren metafora harrigarrienetako bat ezkutatzen du. Konturatu ala ez, mairua gure Euskal Herriko adierazpen epiko eta historiko handienetan dago. Ihiz estalitako uhar eta estuario arriskutsuz osaturiko ekosistema izan zen Gipuzkoa, eta paraje horiek menderatuta zeuzkan errege mairua garaitu ondoren sortua. Bizi izandako drama horren adierazpen gisa, errege mairua nahiz paisaia hura Gipuzkoako armarrian errotuta geratu ziren.
Bi idazle desberdin, bi hizkuntza desberdin, bi liburu desberdin; baina biak batera, biak elkarrekin aterako dira, bi liburuak proiektu bat berean sortuak baitira, biak elkarren osagarri.
Bi liburukik osatzen dute Gipuzkoa Marilur, Gipuzkoa mairu-lur (Gipuzkoa: tierra de Mari, tierra de “moros”) izeneko lana.
Gipuzkoa Mari-lur, tierra de Mari liburukia Joxe Ramon Zubimendik idatzi du, euskaraz.
Gipuzkoa mairu-lur, tierra de “moros” liburukia Juan Antonio Urbeltzek idatzi du, gazteleraz.
Bi liburuki oso desberdinak izan arren, lotura estua dute elkarrekin. Izan ere, Gipuzkoaren sorrera eta bilakaera azaltzen dute, ahalegina, bakoitzak bere aldetik, bakoitzak bere hizkuntzan, gure mitologian, sinbologian, hizkuntzan, historian eta kulturan oinarrituta.
2.3.- Aitor Puy: Hitzaldiaren izenburua: Euskal pentsamendu indigena.
Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren
hausnarketak abiapuntutzat hartuta.
Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik.
Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta
zer-nolako eragina duten arrazionalismoak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz
azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia
duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako
zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du
antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut).
Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa
eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire
hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre).
Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean.
2.4.- Gurutz Garmendia: Hitzaldiaren izenburua: Euskal sinismen zaharrak eta gizarte eraketa
1.- Arbasoen sinismenak.
2.- Mariren berri.
3.- Sinismenetatik gizarte eraketara.
-Mariren esanak.
-Auzolana, Batzarrak, Herri lurrak eta Tokiko burujabetasuna.
Martxoaren 20an izan dugu bigarren aurkezpena, Donostiako Koldo Mitxelenan, eta balorazioa baikorra egin behar dugu izandakoez. 40 lagun inguru gerturatu ziren, eta ordu erdiko bi hitzaldien ostean oso mahai-inguru interesgarria izan genuen beste ordubetez. Hartu-eman zuzena izan zen hitzaldia eman genuenen artean eta bertaratu ziren lagunen artean. Eskerrik asko Koldo Mitxelenara gerturatu zineten guztioi.
Koldo Mitxelenako lagunek grabatu egin zuten hitzaldia, eta hamentxe eskeintzen dizuegu esteka, ikusteko gogorik baldin badezue.
Aurreneko hitzaldia Deban izan zen Korrika kulturalaren inguruan, Debako
EH Bilduko lagunek antolatua. Hogeita bost lagun inguru bertaratu ziren
Gurutz Garmendiak eta Aitor Puik emandako hitzaldietara; ondoren
mahai-inguru oso interesgarria egin genuen hizlari eta bertaratutakoen artean.
Arrakasta beraz, aurreneko aurkezpenean, Deban. Eskerrik asko Debarrak eta Itziartarrak ere bai.
Euskal sinismen zaharrak bultzatu eta azaleratzeko asmoz, hauei buruzko hitzaldiak antolatu ditugu Sustraiak Bizirik kultur elkarteko bi lankidek, Gurutz Garmendiak eta Aitor Puik, hain zuzen ere.
Aipatutako taldea bertako sinismen zaharrak ikertzeko sortu genuen, eta hitzaldi hauek ere ildo horretatik datoz. Hitzaldiak kulturgune eta ikastetxeetan ari gara ematen, eta bi hitzaldien diru kopurua 250 eurotakoa da.
2.- Hitzaldien berri:
2.1.- Hitzaldiaren izenburua: Mari eta Euskal sinismen zaharrak:Gurutz Garmendia. 35 minutu.
1.- Arbasoen sinismenak.
2.- Mariren berri.
3.- Sinismenetatik gizarte eredura.
2.2.- Hitzaldiaren izenburua: Euskal pentsamendu indigena: Aitor Puy. 35 minutu.
Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren
hausnarketak abiapuntutzat hartuta.
Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik.
Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta
zer-nolako eragina duten arrazionalism
oak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz
azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia
duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako
zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du
antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut).
Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa
eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire
hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre).
Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean.
3.- Hizlarien kurrikuluak:
3.1.- Gurutz Garmendia Osinalde:
Enpresa zientzietan diplomatua (Mondragoeko Unibertsitatea)
Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburuxka, bi urte pasako lan jardueraren emaitza da eta bertan Urola-erdiko eskualdeko ipuin eta kondairak jasotzen dira. Askotan pentsatu izan dugu jentil eta pertsonaia mitologikoen gora-beherak, Aralar bezalako tokietan metatzen direla soilik, baina benetan Euskal Herri guztian zabaldurik daude eta gure alderdia bereziki aberatsa da ipuin eta kondairetan. Beraz ipuin liburuxka hau, bertakoa berreskuratu eta zabaltzeko ahalegiña da. Euskaldunen historia ahozkoa izan da eta horrela iritis zaizkigu gure aurreko eta antxiñekoen ipui eta kondairak. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Beizama aldean jasotako ipuiak dira liburuxkan datozenak eta han eta hemen jasotako ipui motzetatik, sormen lanaren bidez aipatutako ipui sorta osatu da. Ipuiak Gurutz Garmendiarenak eta marrazkiak Josu Arrietarenak dira eta irakurleak entretenitzeaz gain, bertako ahozko memoria berreskuratzeko ahalegiña da liburuxka.
Sinismen zaharrei buruzko jardunaldiak Azkoitian
2017-05-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez

Hitzaldien egitaraua
2017-03-06 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Martxoaren 20an izan dugu bigarren aurkezpena, Donostiako Koldo Mitxelenan, eta balorazioa baikorra egin behar dugu izandakoez. 40 lagun inguru gerturatu ziren, eta ordu erdiko bi hitzaldien ostean oso mahai-inguru interesgarria izan genuen beste ordubetez. Hartu-eman zuzena izan zen hitzaldia eman genuenen artean eta bertaratu ziren lagunen artean. Eskerrik asko Koldo Mitxelenara gerturatu zineten guztioi.
Koldo Mitxelenako lagunek grabatu egin zuten hitzaldia, eta hamentxe eskeintzen dizuegu esteka, ikusteko gogorik baldin badezue.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketa
Euskal sinismen zaharren hitzaldia Koldo Mitxelenan
Hitzaldien berri Donostia euskeraz
Aurreneko hitzaldia Deban izan zen Korrika kulturalaren inguruan, Debako
EH Bilduko lagunek antolatua. Hogeita bost lagun inguru bertaratu ziren
Gurutz Garmendiak eta Aitor Puik emandako hitzaldietara; ondoren
mahai-inguru oso interesgarria egin genuen hizlari eta bertaratutakoen artean.
Arrakasta beraz, aurreneko aurkezpenean, Deban. Eskerrik asko Debarrak eta Itziartarrak ere bai.
Ematen ari garen hitzaldiak: Euskal sinismen zaharrak
2017-02-24 // Ematen ari garen hitzaldiak: // Iruzkinik ez
1.-Sarrera:
Euskal sinismen zaharrak bultzatu eta azaleratzeko asmoz, hauei buruzko hitzaldiak antolatu ditugu Sustraiak Bizirik kultur elkarteko bi lankidek, Gurutz Garmendiak eta Aitor Puik, hain zuzen ere.
Aipatutako taldea bertako sinismen zaharrak ikertzeko sortu genuen, eta hitzaldi hauek ere ildo horretatik datoz. Hitzaldiak kulturgune eta ikastetxeetan ari gara ematen, eta bi hitzaldien diru kopurua 250 eurotakoa da.
2.- Hitzaldien berri:
2.1.- Hitzaldiaren izenburua: Mari eta Euskal sinismen zaharrak: Gurutz Garmendia. 35 minutu.
1.- Arbasoen sinismenak.
2.- Mariren berri.
3.- Sinismenetatik gizarte eredura.
2.2.- Hitzaldiaren izenburua: Euskal pentsamendu indigena: Aitor Puy. 35 minutu.
Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren
hausnarketak abiapuntutzat hartuta.
Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik.
Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta
zer-nolako eragina duten arrazionalism
oak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz
azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia
duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako
zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du
antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut).
Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa
eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire
hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre).
Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean.
3.- Hizlarien kurrikuluak:
3.1.- Gurutz Garmendia Osinalde:
Enpresa zientzietan diplomatua (Mondragoeko Unibertsitatea)
Komunikazio sistemetan masterra (Mondragoeko Unibertsitatea)
Euskal sinismen zaharrak, norberaren erara ikasia (autodidakta) Joxe Miel Barandiaranen idatzien arabera.
Idatzi eta argitaratutako liburuak (Urola aldeko kontu ta komerixek, Mexikotik barrena eta Azkoitiko kooperatibismo eta industrializazioa)
Victoria Mendoza, Mexikar
Nahualaren ikaslea (Nahuala, sorgin, azti eta txamanen irakaslea da).
Mongolia eta Mexikora bidaiak egindakoa, herrialde hauetako txamanismoaren berri izateko.
Euskal mitologiari buruzko ikastaroak emandakoa.
Euskal mitologiari buruzko ikastaroak jasotakoa (Ixabell Millet. UEU eta Juan Manuel Etxeberria. Deustuko unibertsitatea).
Izarraitz aldeko, Amuteko Damaren inguruko ikerketa lanaren egileetakoa.
Hainbat idatzi komunikabideetan.
3.2.- Aitor Puy Arrieta
Geografian eta Historian Lizentziatura.
Gizarte eta Kultur antropologian Lizentziatura.
Web orriaren egilea: www.aitorpui.esy.es
4.- Sustraiak kultur elkartearen berri
Erregistro zenbakia: G75146100
Helbidea: Xabier Munibe 11-4b Azkoitia (20720) Gipuzkoa
Korreo elektronikoa: sustraiakbizirik@gmail.com
Telefono eta arduradunak:
Gurutz Garmendia 688645140
Aitor Puy 654704872
web interesgarriak
2017-02-24 // web interesgarriak // Iruzkinik ez
Atal honetan interesgarriak iruditzen zaizkigun estekak jaso dittugu.
Aitor Puy-ren web orrialdea
Euskal sinismen zaharren hitzaldia Koldo Mitxelenan
Aintzinako euskal sinismenak berreskuratzeko egitasmoa
baserria eta nekazaritzaren jatorria. Goiena tb
Euskal mitologia Goiena telebistan
Azkoittiko Matadeixe berritzen
Amuteko Damie. Aizpuru baserriko Mariren irudia
La Diosa Mari en el Izarraitz. Radio Euskadi. Roge Blasco
Urola aldeko kontu ta komerixek. Josu Arrieta eta Gurutz Garmendia. Radio Euskadi Boulevard
Urola aldeko kontu ta komerixek
2016-05-30 // Urola aldeko kontu ta komerixek // Iruzkinik ez
Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburuxka, bi urte pasako lan jardueraren emaitza da eta bertan Urola-erdiko eskualdeko ipuin eta kondairak jasotzen dira. Askotan pentsatu izan dugu jentil eta pertsonaia mitologikoen gora-beherak, Aralar bezalako tokietan metatzen direla soilik, baina benetan Euskal Herri guztian zabaldurik daude eta gure alderdia bereziki aberatsa da ipuin eta kondairetan. Beraz ipuin liburuxka hau, bertakoa berreskuratu eta zabaltzeko ahalegiña da. Euskaldunen historia ahozkoa izan da eta horrela iritis zaizkigu gure aurreko eta antxiñekoen ipui eta kondairak. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Beizama aldean jasotako ipuiak dira liburuxkan datozenak eta han eta hemen jasotako ipui motzetatik, sormen lanaren bidez aipatutako ipui sorta osatu da. Ipuiak Gurutz Garmendiarenak eta marrazkiak Josu Arrietarenak dira eta irakurleak entretenitzeaz gain, bertako ahozko memoria berreskuratzeko ahalegiña da liburuxka.
Jasotako ikastaroak
2016-05-30 // Jasotako ikastaroak // Iruzkinik ez
Harremanetan jartzeko
2016-05-24 // Harremanetan jartzeko // Iruzkinik ez
Gurekin harremanetan jartzeko, honako aukerak dittuzu.
sustraiakbizirik@gmail.com
tel. 688645140
tel. 654704872
Azkoitian gaude.
Elgetan emandako ikastaroa
2016-05-13 // Emandako tailer eta ikastaroak // Iruzkinik ez
http://goiena.eus/debagoiena/1431426200663
Amuteko Dama. Levando anclas. Roge Blasco. Radio Euskadi
2016-05-13 // Egindako ikerketa lanak // Iruzkinik ez
http://www.eitb.eus/es/audios/detalle/637344/la-diosa-mari-izarraitz/
Amuteko Damie. Perretxikue aldizkarian
2016-05-13 // Egindako ikerketa lanak // Iruzkinik ez
http://perretxikue.blogspot.com.es/2011/04/amuteko-damieren-irudia-azaldu-da.html