Sustraiak bizirik
Hasiera » Sailkatu gabea » Sinismen zaharrei buruzko jardunaldiak Azkoitian
Mai24 0

Sinismen zaharrei buruzko jardunaldiak Azkoitian

Atalak: Sailkatu gabea

Gure arbasoen sinismenei buruzko interesa sortu eta hauek berreskuratzeko asmoarekin, jardunaldiak antolatu dira Azkoitiko herrian eta Ekaineko illabetean. Hitzaldi sorta, lau hizlarien jardunaz osatuko da eta berauetan lau aditu izango dira, Euskal sinismen zaharrak alderdi eta ikuspuntu desberdinetatik lantzen.

Hitzaldi guztiak arratsaldeko zazpietan eta ostiraletan izango dira. Tokia berriz, Azkoitiko Elkargunea izango da.

DSCN3581

Jardunaldien egitaraua:

Euskal sinismen zaharren jardunaldiak Azkoitian.

1.- Sarrera:

Euskal sinismen zaharrak (mitologia) aztertu, landu eta azaleratzeko helburuarekin, jardunaldiak antolatu behar dittugu Azkoitian Sustraiak bizirik kultur elkarteko landideok.

Ekainean izango dira jardunaldiak eta lau hitzaldiz osatuko dira. Ekainekoko lau ostiraletan izango dira eta berauetan, gure aintzinako sinismenak landuko dira. Dakigunez behintzat, ez da Euskal Herri osoan antzerako jardunaldirik antolatzen eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu era honetako ekimenak bultzatzea. Aurtengo jardunaldiak, lau hitzaldirekin osatuko dittugu eta elkargunean izango dira Ekaineko ostiraletan.

Hitzaldien egitaraua hauxe izango da.

Ekainak 02: Joxe Ramon Zubimendi, Gipuzkoa, Mari-lur.

Ekainak 09: Juan Antonio Urbeltz: Gipuzkoa, mairu-lur: tierra de “moros”

Ekainak 16: Aitor Puy: Euskal pentsamendu indigena.

Ekainak 23: Gurutz Garmendia: Euskal sinismen zaharrak eta gizarte eraketa.

Denak ere ostiraletan arratsaldeko zazpitan eta Elkargunean izango dira.

2.- Azkoitira etorriko diren hizlariak

2.1.- Joxe Ramon Zubimendi, Gipuzkoa, Mari-lur

Mari, antzinako euskaldunen Jainkosa eta Izadiaren ama, beltza da, Mari Beltza; eta euskaldunak,

“burubeltzak”. Euskaldunon jatorri mitikoa hauxe da: gizon-emakumeok Basajaun-Basandereen semealabak gara, eta gure aitona-amonak hartzak dira (ez tximinoak), eta guztion arbasoak zuhaitz-arbolak dira (bereziki, aita haritza eta ama gaztainondoa).

Goierrik menperatu zuen Gipuzkoako jatorrizko armarriko errege beltza, orduko Basajaunek preso

zeukatena, eta horrela sortu zen Beterri. Eta batu ziren Goierri, Beterri eta Kosta, eta Gipuzkoa sortu.

2.2.- Juan Antonio Urbeltz: Gipuzkoa, mairu-lur: tierra de “moros”

Mairu hitzak, gurean eta beste kultura batzuetan, ezbairik gabeko jatorri historikoa badu ere, bere

esanahiaren muinean Mendebaldeko kulturaren metafora harrigarrienetako bat ezkutatzen du. Konturatu ala ez, mairua gure Euskal Herriko adierazpen epiko eta historiko handienetan dago. Ihiz estalitako uhar eta estuario arriskutsuz osaturiko ekosistema izan zen Gipuzkoa, eta paraje horiek menderatuta zeuzkan errege mairua garaitu ondoren sortua. Bizi izandako drama horren adierazpen gisa, errege mairua nahiz paisaia hura Gipuzkoako armarrian errotuta geratu ziren.

Bi idazle desberdin, bi hizkuntza desberdin, bi liburu desberdin; baina biak batera, biak elkarrekin aterako dira, bi liburuak proiektu bat berean sortuak baitira, biak elkarren osagarri.

Bi liburukik osatzen dute Gipuzkoa Marilur, Gipuzkoa mairu-lur (Gipuzkoa: tierra de Mari, tierra de “moros”) izeneko lana.

Gipuzkoa Mari-lur, tierra de Mari liburukia Joxe Ramon Zubimendik idatzi du, euskaraz.

Gipuzkoa mairu-lur, tierra de “moros” liburukia Juan Antonio Urbeltzek idatzi du, gazteleraz.

Bi liburuki oso desberdinak izan arren, lotura estua dute elkarrekin. Izan ere, Gipuzkoaren sorrera eta bilakaera azaltzen dute, ahalegina, bakoitzak bere aldetik, bakoitzak bere hizkuntzan, gure mitologian, sinbologian, hizkuntzan, historian eta kulturan oinarrituta.

2.3.- Aitor Puy: Hitzaldiaren izenburua: Euskal pentsamendu indigena.

Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren

hausnarketak abiapuntutzat hartuta.

Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik.

Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta

zer-nolako eragina duten arrazionalismoak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz

azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia

duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako

zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du

antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut).

Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa

eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire

hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre).

Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean.

2.4.- Gurutz Garmendia: Hitzaldiaren izenburua: Euskal sinismen zaharrak eta gizarte eraketa

1.- Arbasoen sinismenak.

2.- Mariren berri.

3.- Sinismenetatik gizarte eraketara.

-Mariren esanak.

-Auzolana, Batzarrak, Herri lurrak eta Tokiko burujabetasuna.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sustraiak bizirik

Sustraiak bizirik kultur elkartea. Euskal sinismen zaharrak jaso, aztertu, zabaldu eta mundu mailako beste mitologiekin alderatu.

Azken bidalketak

  • Sinismen zaharrei buruzko jardunaldiak Azkoitian
  • Hitzaldien egitaraua
  • Ematen ari garen hitzaldiak: Euskal sinismen zaharrak
  • web interesgarriak
  • Urola aldeko kontu ta komerixek

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2017(e)ko maiatza
    • 2017(e)ko martxoa
    • 2017(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko martxoa

    Kategoriak

    • Beltza ta gorrixe irratsaioa
    • Egindako ikerketa lanak
    • Emandako tailer eta ikastaroak
    • Ematen ari garen hitzaldiak:
    • Harremanetan jartzeko
    • Jasotako ikastaroak
    • Mariri buruzkoa gogoetak
    • Sailkatu gabea
    • Urola aldeko kontu ta komerixek
    • web interesgarriak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA