Sustraiak bizirik
Hasiera » Ematen ari garen hitzaldiak: » Ematen ari garen hitzaldiak: Euskal sinismen zaharrak
Ots24 0

Ematen ari garen hitzaldiak: Euskal sinismen zaharrak

Atalak: Ematen ari garen hitzaldiak:

1.-Sarrera:

Euskal sinismen zaharrak bultzatu eta azaleratzeko asmoz, hauei buruzko hitzaldiak antolatu ditugu Sustraiak Bizirik kultur elkarteko bi lankidek, Gurutz Garmendiak eta Aitor Puik, hain zuzen ere.

Aipatutako taldea bertako sinismen zaharrak ikertzeko sortu genuen, eta hitzaldi hauek ere ildo horretatik datoz. Hitzaldiak kulturgune eta ikastetxeetan ari gara ematen, eta bi hitzaldien diru kopurua 250 eurotakoa da.

2.- Hitzaldien berri:

2.1.- Hitzaldiaren izenburua: Mari eta Euskal sinismen zaharrak: Gurutz Garmendia. 35 minutu.

1.- Arbasoen sinismenak.

2.- Mariren berri.

3.- Sinismenetatik gizarte eredura.

2.2.- Hitzaldiaren izenburua: Euskal pentsamendu indigena: Aitor Puy. 35 minutu.

Lehenik eta behin, kultura zer den azaltzen dut, Alfred Kroeber antropologoaren

hausnarketak abiapuntutzat hartuta.

Ondoren bi kultura jartzen ditut aurrez aurre: indigenena, batetik; eta “zibilizatuena”, bestetik.

Ahalegintzen naiz azaltzen gaur egungo pentsamendu “zibilizatua” zertan datzan, eta

zer-nolako eragina duten arrazionalism

oak eta kristautasunak. Halaber, ahalegintzen naiz

azaltzen indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek zer-nolako garrantzia

duten. Euskal indigenen pentsamendua azaltzeko unean, J.M. Barandiaranek bildutako

zenbait kontakizunen aipamena egiten dut. Dena dela, euskal indigenismoak izan du

antzekotasunik beste lurralde batzuetakoekin (adibideak jartzen ditut).

Tradizio ezberdinen eraginez, oso bestelakoa da indigenek naturaz egiten duten interpretazioa

eta mundu “zibilizatuak” egiten duena. Desberdintasun horiek mahai gainean jartzen ditut nire

hitzaldian (zientzia eta mitoak aurrez aurre).

Bukatzeko, nire hausnarketa pertsonala egiten dut jakinduriari buruz, orokorrean.

3.- Hizlarien kurrikuluak:

3.1.- Gurutz Garmendia Osinalde:

Enpresa zientzietan diplomatua (Mondragoeko Unibertsitatea)

Komunikazio sistemetan masterra (Mondragoeko Unibertsitatea)

Euskal sinismen zaharrak, norberaren erara ikasia (autodidakta) Joxe Miel Barandiaranen idatzien arabera.

Idatzi eta argitaratutako liburuak (Urola aldeko kontu ta komerixek, Mexikotik barrena eta Azkoitiko kooperatibismo eta industrializazioa)

Victoria Mendoza, Mexikar

Nahualaren ikaslea (Nahuala, sorgin, azti eta txamanen irakaslea da).

Mongolia eta Mexikora bidaiak egindakoa, herrialde hauetako txamanismoaren berri izateko.

Euskal mitologiari buruzko ikastaroak emandakoa.

Euskal mitologiari buruzko ikastaroak jasotakoa (Ixabell Millet. UEU eta Juan Manuel Etxeberria. Deustuko unibertsitatea).

Izarraitz aldeko, Amuteko Damaren inguruko ikerketa lanaren egileetakoa.

Hainbat idatzi komunikabideetan.

3.2.- Aitor Puy Arrieta

Geografian eta Historian Lizentziatura.

Gizarte eta Kultur antropologian Lizentziatura.

Web orriaren egilea: www.aitorpui.esy.es

4.- Sustraiak kultur elkartearen berri

Erregistro zenbakia: G75146100

Helbidea: Xabier Munibe 11-4b Azkoitia (20720) Gipuzkoa

Korreo elektronikoa: sustraiakbizirik@gmail.com

Telefono eta arduradunak:

Gurutz Garmendia 688645140

Aitor Puy 654704872

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sustraiak bizirik

Sustraiak bizirik kultur elkartea. Euskal sinismen zaharrak jaso, aztertu, zabaldu eta mundu mailako beste mitologiekin alderatu.

Azken bidalketak

  • Sinismen zaharrei buruzko jardunaldiak Azkoitian
  • Hitzaldien egitaraua
  • Ematen ari garen hitzaldiak: Euskal sinismen zaharrak
  • web interesgarriak
  • Urola aldeko kontu ta komerixek

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2017(e)ko maiatza
    • 2017(e)ko martxoa
    • 2017(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko martxoa

    Kategoriak

    • Beltza ta gorrixe irratsaioa
    • Egindako ikerketa lanak
    • Emandako tailer eta ikastaroak
    • Ematen ari garen hitzaldiak:
    • Harremanetan jartzeko
    • Jasotako ikastaroak
    • Mariri buruzkoa gogoetak
    • Sailkatu gabea
    • Urola aldeko kontu ta komerixek
    • web interesgarriak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA