Jarraian aurkezten den txostentxoa, zirriborroa da. Lanean hasteko txostena izango da beraz eta erabat zabaldua dago, oharrak eta aldaketak egiteko. Ez da erraza lantegi hau ganoraz burutzea eta ezertan ere hasi aurretik, Joxe Miel Barandiaran Ataundar handiak egindako lan eskergaitza oroitu nahi da. Berak egindako lanari eskerrak, aukera baitaukagu gaur egun, aintzinako euskal sinismen zaharrak berriro ere jorratzen hasteko eta hauei eskerrak, aintzinako mundu mailako sinismen zaharrak hobeto ulertu. Esan baita ere, lantxo hau ohar eta aldaketez gain, atxikipenen zain ere badagoela, alegia hainbat puntu hankamotz geratuko direla eta zabalik dagoela, zuzenketak jasotzeko eta ondorioz, ongi etorriak izango direla, landutako atalen gehigarriak, zein landugabeko atal berriak. Esan baita ere, sarrera bukatzen joateko, lan dinamika, txikitik handira dela. Aurreneko, tokian tokikoa lantzeko premia ikusten dela eta txikitasun honetatik, loturak aurkituaz, handirako bidea hartzea.
Euskarak esaten diguna Mariri buruz
Badirudi, Mari honako zati hauetan banatu daitekeela hizkuntzaren arabera: AMA + ARI. Eta zer esan nahi du honek? Denok esagutzen dugu ama-ren esanahia eta ari-rena ere bai. Esaldi batetara eraman beharko bagenuke, ari den ama esango genuke. Eta zertan ari da aipatzen den ama hau? Aldiro aldiro bizi berria sortuaz. Bera baita txiki txikitik hasita, unibertso kosmikora iristen den ama sortzailea, unibertso guztiaren indar sortzaile eta eraldatzailea. AMA izango litzateke beraz aintzinako euskaldunen lur barneko indar sortzailea. Unibertsoaren sorrera eratu zuen Big-bang leherketa erraldoia, esku pelota baten tamainako energia batetik sortu omen zen. Hau lehertzean, segundo zati batzuetan unibertso guztia sortuaz. Eta guzti guztia hasierako energia pelotatxo hartatik eratu zenez, gure lur planeta ere leherketa haren ondorioa besterik ez da.
Horrela, gure aintzinakoek, lur azpian ikusten zuten eraldatutako indar nagusi hori eta AMA deitu. Hortik etorriko zen Amalurra eta lur azaleko adierazpen guztiak, beraren irudikapenak dira. AMA deitzen den indar sortzailearen irudikapen dira beraz gizakiak, arbolak, animaliak edo pentsamentuak. Guztia da AMA eraldatuta. Lur azpiko energia lur azalera ateratzen denean eraldatuta eta gizakiak izango gara horren konsientzia hartu dugunez, AMA handiari izena jarri dioguanak, izena jartzeko gai izan garenak, gure konsientzia hartzearen bitartez.
Ondorioz, Mari edo Amari, ari den AMA da, alegia, lur barneko indar sortzailea, lur azaleratzen denean AMA ari dela esaten da lanean eta ondorioz bera izena Mari edo Amari izan.
Lauburua
Lauburua, Mariren bihotza da. Beti bueltaka dabilen errebera edo errota amaigabea da. Ari den AMAk lur azaleratzen duen guztia, gero berriro ere, lurrera bueltatzen dena. Zera esaten da euskal sinismen zaharretan, gizakiak hiltzen diranean, ortzadarraren bidetik, ilargira joaten direla eta handik, berriro ere lurrera bueltatu euriaren bidez. Etengabeko jaio eta hiltzearen irudia da beraz lauburua eta esan bezala, Mariren bihotza, bere irudikapen nagusia. Lauburua, eguzkiaren irudikapena ere bada. Lauburuak, bere buruak eskuin aldera mugitzen dituenean heriotzaren berri emango digu, hilerrietan agertzen den bezala eta bere buruak ezkerrerat bideratzen dituenean, jaiotza eta bizitzaren berri ematen digu.
Bestalde, lauburuak lau puntu kardinalen berri ematen digu, iparra, hegoa, mendebaldea eta ekialdea eta noski erdi gunearena. Erdigunetik hasten baita lauburua bere mugimenduarekin eta berau izan punturik garrantzitsuena. Bestalde, lauburuak, lau elementuen berri ere ematen digu, alegia, sua, ura, lurra eta aidea.
Bikoiztasuna
Mari, bi indar sortzaileen batasuna da. Lauburuan garbi ikusten denez, buruak eskuinera egiten dutenean, heriotzaren berri ematen da eta ezkerrerat egiten dutenean, jaiotzearen berri ematen digute. Heriotza, beraz itzulera da eta jaiotza irteera. Lur azalera ateratzen garenean izendun guztiak jaio egiten gara eta aldi berean, hiltzen garenean, itzuli egiten gara Amalurrera. Etengabeko mugimentuan dabilen errota bezalaxe. Mariren familiak ere, bikoitasunaren berri ematen digu lauburuak bezalaxe. Ez da ahaztu behar, lauburuak bi norabide dituela, baina aldi berean, bat egiten direla. Orrialde berean, bi lauburu marraztu ezkero, bata eskuinera eta bestea ezkerra, hau doblatzen denean, biak berdindu egiten dira, parez pare jartzen dira, alegia, plano berean daude. Bi indarrak bat dira. Eta Mariren familiak ere horren berri ematen digu, bikoiztasunarena. Alde batetik bi seme dauzka, Atharrabi seme zintzoa eta bestaldetik, Mikelats gaiztoa dena. Horrek esan nahi du, ez dagoela pertsona onik edo txarrik, denok garela onak eta txarrak aldi berean. Bikoiztasunean oinarritzen da guztia eta gaua eta egunak ere horretxen berri ematen digu. Gaueko pertsonaiak eta Egunekoa desberdinak baitira. Eta zer esan Majue Mariren senarraz. Izarraitz aldean bizi den suge hegalari hau Mariren senarra dela esaten da eta aldi berean Mari bera. Indar sortzailearen alderdi arra izango litzateke Majue, esanez bezala, bi aldagaiak bere barnean daudela arra eta emea alegia.
Amalur, Amaitsaso, Eki eta Ilazki
AMA da beraz lur azpian dagoen indar sotzailea eta aintzinakoek alderaketaren bidez ezagutu zuten. Behin eta berriro umeak ekartzen dituen emakume batekin lotu zuten indar sortzaile honen ideia nagusia eta aintzinarotik Mariren irudia, bular eta kadera sendoko emakume gisa irudikatu. Venusak deitzen dira hauek eta Mariren ugalkortasunaren berri ematen digute. Emakumeek zeukaten bizi-berriaren sekretua eta horregatik eman zen alderaketa hau. AMA da beraz, unibertsoko eta lur azpiko indar sortzailea eta litekeena da aintzinako euskaldunek AM erabiltzea nolabaiteko mantra gisa. AM-AM-AM. Ekialdean OM-OM-OM erabiltzen duten bezalaxe.
Amalurra eta Amaitsasoa dira AMA-ren esentzia. Lurrean eta itsasoan aurkitzen baita AMA deitzen diogun indar sortzailea. Bestalde, eguzkia eta ilargia Amalurraren edo Mariren alabak direla esaten da aintzinako sinesmetan eta aldi berean, eguzkia eta ilargia gizakien amonak dira biak ere.
Marik hartzen dituen itxura eta izenak
Aipatu bezala, lur azalean aurkitzen dugun oro Mari da Amaria alegia. Baina aldi berean, itxura berezi bereziak hartzen ditu gizakien aurrean. Adibidez, Azkoiti aldean, emakume haundi bat bezalakoa ikusten omen zuten eta buruan hilargi betea zuela. Beste toki batzuetan argi bola gorri baten itxuran ikusten omen zuten, beste batzuetan, susko igitai gisa, beste batzuetan, zaldiek tiratako gurdi baten gainean…
Eta izenak ere tokian tokikoak dauzka. Hauetxek dira adibide batzuk: Anbotoko Dama, Puyko Dama, Sorgina, La hechicera, Labruja, Maya, Dama, Señorea, Amuteko Dama…
Bere leizezuloan
Mari bere leizezuloan aurkitzen da eta batetik bestera mugitzen da aldiro aldiro eguraldian gorabeherak eraginaz. Zoineko gorria eramaten du gehienetan eta bere leizetik, zuzenean edo beste izaki batzuen bidez ekaitz eta kaskabarrak eragin. Emakume izugarri ederra dela esaten da eta hile horiak edo gorriak dauzkala. Bere urrezko orraziarekin ile zoragarriak behin eta berriro orrazten ditu eta nolabaiteko, kosmosaren behin eta berriroko ordenatze kosmikoa adierazten da. Mariren kobazuloan dena urregorri izaten omen da. Baina eskatu gabe handik kanpora zerbait atera ezkero ikatz bilakatu eta alderantziz. Mari barrutik beltza omen da da lurra bezalakoxea eta kanpotik berriz argitasun hutsa, urre gorria bezalakoxea. Esan baita ere, Marik konstelazio propioa daukala eta aintzinako euskaldunek Mariren baratza deitzen ziotela, gaur egun Kasiopeako konstelazioa deitzen dena. Marik, buru gainean aharia izaten du eta euskal sinismen zaharren irudia, ahari batena omen da. Zazpi begi eta zazpi adar dituen aharia. Esan baita ere, Mari, denbora osoan irutu eta irutu ibiltzen dela eta irutze honek, nolabait esateko, etorkizuna gauzatzearen berri ematen duela. Labur labur aipatutako zeregin eta itxura hauek, eztabaida luze eta sakona eskatzen dute.
Inhar edo harina
Agustin Chao-ren arabera, inharra da euskal sinismen zaharretan atomo zatirik txikiena. Inharra edo alderantziz esanda, harina izango litzateke gauza eta elementu guztien azpi zatirik txikiena eta guzti guztia lehengai honetaz osatzen da. Inharrak sei alde ditu eta atomo txiki-txiki honen osakera desberdinez izena dauka guztia osatzen da. Lili lorea izango litzateke, inhar honen irudikapen sinbolikoa. Bestalde, numerazio aldetik ere, esan beharra dago seia oso zenbaki berezia dela. Bikoiztasuna eta hirukoiztasunaren berri ematen baitigu. Hirokoiztasuna, gogoetan oinarrituko zen euskal sinesmen zaharretan, izenaren gogoa, leinuaren gogoa eta munduaren gogoa? Seiagarren zenbakia bikoiztasuna hiru aldiz da eta horrek badirudi esan nahi oso berezia daukala.Esan baita ere seia eta sena oso antzeko izenak direla eta sena, gaztelaniazko intuizioa dela, arbasoen sena alegia.
Izena duenak, izana du
Oso garrantzitsua da ideia hau euskal sinismen zaharrak ulertzerako orduan. Printzipio filosofiko itzela da eta Mariren etengabeko eraberritzeaz hitz egiten digu. Atal honek lanketa handia eta zorrotza eskatzen du.
Mariren esanak
Marik lege batzuk ematen ditu gizakiek bete ditzaten eta honakoxeak dira.
Ez izan harroputza
Ez esan gezurrik
Ez egin lapurretarik
Ez galdu begirunea inori
Ez jan inori emandako hitza
Ez ukatu elkar-laguntza
Bestalde, Mariren kobazulora gerturatukoan honako irizpide hauek izan behar dira kontutan
Beti hikaz hitz egin
Behin ere ez eman bizkarrik
Behin ere ez jesarri bere kobazuloan
Mariren eraldaketa, gizakien garapenaren arabera
Badirudi Mariren irudi nagusia bitan banatu daitekeela aurrehistoriatik gaur eguneraino, edo agian hirutan. Aurrehistorian ehiza eta basa fruituak ziren gizakien jangai nagusiak eta euren plegaria edo eskakizun-eskertzak horretarat bideratuko zituzten. Hori baitzen euren jangaia eta bizitzeko era eta ondorioz, kobazuloetan animaliak irudikatzen eta marrazten zituzten, kolore gorriagaz. Gorria, badirudi sasoi batean kolore sakratu zela eta ehizatu nahi zituzten animaliak kolore honekin margotzen zituzten. Litekeena da neolitokoko iraultzaz, nekazaritzaren iraultzaz alegia, animaliak etxekotu eta barazkiak landatzen hastearekin bat, ilargiak hartzea berebiziko garrantzia eta eguzkiak ere bai, biak ere, Amariren irudikapen gisa beti ere eta kolore sakratu gorria izatetik, beltza izatera pasatzea. Esan baita ere, era oso labur batean, ohitura judeo-kristau katolikoak ezarri zirenetik, Mari Amabirjin bilakatu zutela. Nahiz eta oraindikan ere gure jai nagusiei Andramariak deitzen diegun, alegia, Andra-mari edo mujer Mari gaztelaniaz. Esan baita ere, kanpotikan iritsitako ohituretan ez zela Maria jatorrizko izena, baizik eta Miriam. Guzti honek azterketa sakona eskatzen du. Ildo horretatik jarraituaz, Mariren senarra, Majue alegia, inpernuko etsai edo Satanas gisa eraldatu zuten katolikoek eta zeruetako zuria, kolore sakratu gisa ezarri. Orokorrean, lur azpiko AMAlur sortzailetik, zeruko Jaungoikora pasatu ginen.
Izena duenak, izana du
Euskal sinismenetako esaldi esanguratsu honek, denaren berri ematen digu. Alegia, izena dutenek (lami, prakagorri, basajaunek…) pertsonaia mitologiko hauek guztiak benetazkoak zirela edo direla.
Existitzen zutela edo dutela alegia. Baina nola ulertu hori gaur egungo ikuspuntu arrazional eta zientifikoti? Egiazkoitzat ematen badugu esaldi ospetsu hau, bi argudioren bidez adierazi dezakegu, gaur egun pertsonaia mitologikorik ez antzematea gure artean.
1.- Sasoi batean, sinismen hauetan sinisten zutenean, buruko frekuentzia beste era batetara antolatuta izatea. Burmuineko alderdi sentsitiboak, garrantzi gehiago izatea arrazioanalak baino eta beste gaitasun bat izatea energiak euren inguruan somatzeko. Adibibide gisa esan, sasoi batean usaimena bera ere, gehiago garatuta genuela eta hainbat eta hainbat usain antzemateko gaitasuna geneukala eta gaur egun ez daukagula gaitasun hori. Beste adibide bat, irrati frekuentziaren izan daiteke, irrati batzuk frekuentzia batzuk harrapatzen dituzte eta beste batzuk berriz ez edo agian oso justu. Esan bait ere, geure burua ohikotasunetik ateratze dugunean (drogen bidez adibidez) gure gaitasunak zabaldu egiten direla eta normalean somatzen ez ditugun beste mundu batzuk antzeman. Horixe bera gertatzen da zenbait tribu aborigenetan eta horixe bera gertatzen zen gure sorginekin ere. Esan nahi dena da, droga hauek hartzearekin buruaren gaitasuna zabaldu egiten dela.
2.- Unibertso eta Munduak beren aro edo ziklo propioak dauzkate, frekuentzia txiki edo altukoak izan daitezkeenak. Txamanismoaren munduan dabiltzan zenbait adituek diote, illuntasunaren aroan bizi izan garela eta agian delako energia hauek, ez dutela izan nahi gizakien plano edo mundu ikuskerara gerturatu izan nahi. Baita ere, esaten dute aditu hauetxek, illuntasunaren aroa bukatzen ari dela argitasunarenera igaroaz eta aro berri honetan, energia hauek gehiago gerturatuko zaizkigula.
Munduko beste sinesmenekiko harremana
Aintzinako kultura aborigen edo jatorrizkoek, ildo berdinak jarraitzen dituztela ematen du. Oso antzekoak dira Indiako jing-jang-a eta lauburua. Biak ere bikoiztasunaren berri ematen baitigute eta indar sortzailea, bitan banatzen dela adierazi. Mexikoko jatorrizko sinismen zaharretan ere oso antzeko ikuspuntuak lantzen dira eta badirudi Europa zaharrean ere berdina gertatzen zela. Europa aurreindoeuroparra euskararekin estuki lotua egon zela ematen du eta bertan ematen ziren sinismenak, gaur egun Euskal Herrian mantendu direnak izan. Nolabait esateko Marirekin lotutako sinismen zahar hauek oso zabalduta zeuden indoeuroparren inbasioen aurretik eta hori bera adierazten digute kobazuloetan aurkitutako venus desberdinak. Aintzinako europarren Gaia indar sortzailea eta gure Mari bat bera direla esan daiteke. Ez da ahaztu behar, gaia-ren esanahia euskaraz, materia dela. Oso sakon landu beharreko atala da hau ere, baina badirudi benetan ere, mundu mailako herri desberdinek oso antzeko sinismen edo mitologia izan zutela. Ildo horretatik ezin ahaztu, hain urrun dauden lurraldeak Andeak eta Euskal herria alegia, batean Pacha MAMA deitzea lur azpiko indar sortzailea eta bestean AMAlurra.
MARI. ARI DEN AMA
Atalak: Mariri buruzkoa gogoetak
Sarrera