Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Analisia
Urr27 8

Besteaz etxetik, amaiera

Posted in Analisia, Egunerokoa

Atzo gauean iritsi nintzen Euskal Herrira, beraz, bloga “ixteko” eguna dugu gaur. Egia esan, erantzukizun handiegia gertatzen zait honako post hau, “Karlos Zurutuza Afganistandik” izeneko honek pertsona bakarra baino dezente gehiago inplikatu baitu: zuek irakurleok eta proiektu honen bideratzaile den Argia; sei asteotan azaldutako istorioen jabeak eta, jakina, ni neu. Esan bezela, erantzukizun potoloegia gaurkoa, bai horixe! Atzo Kabulen gosaldu eta Donostian afaldu nuen; egunbeteko...

Read More
Urr11 1

“Zuek erlojuak, guk denbora”

Posted in Analisia

Herrialde honetan edonon nagoela ere, mota honetako oroigarriekin egiten dut topo beti. Lashkar Gahn atera dut honako erretratu hau. Amerikarrak ez, errusiarrak, sobietarrak dituzue herdoilak jandako traste hauek. Astunegiak dira bistatik baztertu ahal izateko eta, nahigabe, Afganistango paisaiaren zati bilakatu dira jada. Helmanden dauden amerikar, britainiar, estoniar eta georgiar soldaduek ere egunero ikusten dituzte euren patruiletan. “Gerra hau ezin da irabazi”. Garbia da oso gerra...

Read More
Urr01 1

Nola doa gerra?

Posted in Analisia

Hauxe izan da gehien entzun dudan galdera duela hiru aste iritsi nintzenetik. Nik ere bertakoei makina bat aldiz galdetu diet, era batera edo bestera. Hala ere, onartu behar dut ez naizela gauza kazeta medio honek eskatuko lukeen hausnarketa sendoa egiteko. “Analisia” hitza potoloegia gertatzen zait, entzun eta jaso besterik ez baitut egin kazetari nabilenetik. Datozen lerroetan, beraz, entzundakoaren bilduma egingo dizuet. Talibanak herrialdeko hegoaldean dira indartsuen, nahiz eta...

Read More

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA