After-boltxebike
Hasiera » Kazetaritza » El Pais-en etikaz eta gerra zikinaz
Mar04 1

El Pais-en etikaz eta gerra zikinaz

Atalak: Kazetaritza, Nazioarteko politika

Otsailaren 27an Espainiar gobernuaren aginduz Donbassen borrokan ibilitako 8 gazte espainiarren atxiloketaren harira, El País egunkariak “Batera borrokatu dugu komunistok naziekin” izenburua zeraman erreportaia miserablea eta manipulatua publikatu zuen, antza Madrilgo hiru atxilotuek komisaldegian egindako adierazpenen harira. Bitxia bada ere El País-ek 17.30etan publikatu zuen artikulua, atxilotuak 16.30tan -poliziak iragarrita- askatu behar zituztelakoan. Atxilotuak ordea, gau partean eta hurrengo eguneko goiza bitartean askatuak izan zirela jakin izan genuen. 

Kontuak kontu, eta artikuluaren inguruko gauza bitxi horiek jakinda, El Pais-en artikulua etikarik gabeko iruzur hutsa dela argi geratzeaz aparte, atxilotuek ez zutela inolako adierazpenik egin ere jakin izan dut. Hau dena kontutan hartuta, egin beharreko galdera honako hau da: Nondik demontre atera du El País-ek informazio -faltsu- guzti hori? Bi hipotesi baino ez daude; bata, ustez iturri polizialaren inbestigazioak eskainitako informaziotik hartu zutela -ministerioak eskainitako informaziotik harago filtratutakoa alegia- eta bestea, sare sozialetan nahiz beste artikulu batzuetatik lortu omen zutela informazio hori. Nik dakidala, poliziak ez zuen inolako informaziorik eman, normala den bezala, atxilotuek egindako ustezko adierazpenen inguruan. Kasualitatea edo ez, oso bitxia iruditu zaidan beste datu bat mahaigaineratu behar dut: El País izan zen atxilotuen ustezko adierazpenak jaso zituen komunikabide bakarra, eta atxilotuak aske geratu baino ordu batzuk lehenago eman zituela jakinda, lehenengo hipotesia definitiboki baztertutzat eman genezake.

Jendeak bere burua kokatu dezan, El País-ek beste leku batetik atera zuen informazioa. Donbasseko boluntarioek komunikabideei eskainitako elkarrizketa bakarrak (Diario de Noticias-ek Iruñeako bolondresari e-mailen bidez egindako elkarrizketa pertsonala kontutan hartu gabe) Argiak eta Berriak publikatu izan zituzten. Sekula onartuko ez badute ere,  El País-ek, gutxieneko kazetaritza-etika errespetatu gabe, Argiatik informazioa hartu, erabili eta desitxuratu egin du, iturria aipatu gabe noski. Gerra zikinaren arduradun politikoen adierazpen organoak, bere interes politikoen neurrira eraikitako kontakizun bat egiteko erabili izan du bi euskal kazetarion lana. Hau lapurreta bat izateaz aparte, gure lanarekiko errespetu falta galanta da, onartezina da.

El Pais, kazetariak ala poliziak?

El País-ek ostiraleko operazio antiterroristan guk egindako lana baliatu duela argi dagoela esan behar dut, oso serioa ematen ez badu ere. Gure lana baimenik gabe lapurtu nahi badute, behintzat manipulazioa ganora gehiagorekin egin dezatela exijitu beharko diet; Artikuluak epaile batek edo poliziak ondorioztatu beharreko akusazio larri batzuk botatzen ditu, adibidez, “errusiar funtzionario batek boluntarioak Moskun jaso zituela, Donbassera bidean”. Errusiar gobernuaren ustezko esku-hartze zuzena frogatu nahian, El País-ek egundoko manipulazio lazgarria egiten saiatu da. Donbassera joandako madrildarrak Rostov-Na-Donu hirira bidaiatu ziren eta ez Moskura. Beste boluntario batzuk ordea, Kiev, Odessa edo Volgogrado-tik heldu ziren Donbassera eta ez Errusiako hiriburuan eskala eginda. Atxilotuek hau dena lasai asko frogatu dezakete. Halere, egia da boluntarioak Moskun izan zirela, baino Donbassetik bueltan, eta ez errusiar funtzionarioekin, baizik eta espainiar enbaxadako funtzionarioekin, etxera legalki bueltatu ahal izateko behar zituzten paperak gertutzen. Hau dena poliziek jakin badakite, baita beste boluntario batzuen kasuan ordea, Ukrainatik eta Europar Batasunetik legalki irteteko aukera ez zutelarik, Errusiara ilegalki sartu eta Errusiako polizien atxiloketa behartu behar izan zuten herrialdetik nahita kanporatuak izateko. Hau izan da Errusiak Espainiako milizianoekiko eduki duen “aldeko” jarrera. Gobernua eta El País gezurretan ari direla badakite. Espainiako boluntarioen nondik-norakoak eta bere egoera guztiz legala dela aldez aurretik jakinda, elkartasun internazionalista zigortzeko helburuarekin burututako operazio mediatikoa baino ez da joan zen ostiralekoa.

ARGIAri ustez lapurtutako adierazpenekin jarraituz “Komunistek naziekin batera borrokatu dutela” -eta harro daudela noski, esan barik doa- eta “Errusia askatzeko borrokatzen dutela” nabarmendu nahiko nituzke, Lur eta biok egindako erreportajeetatik hartu eta desitxuratu egin duten informazioa delako. Gure artikuluan irakurri daiteken bezala, boluntarioek ez dute “nazirik” aipatzen ezta ere “naziekin batera” borrokatu dutenik, baizik eta “nazionalista” edo “ortodoxo” batzuen brigada berdinean egon zirela. El País-ek aipatzen ez duena ordea -ez zaielako interesatzen noski, bere eskema atlantistazale eta genozidazalearen aurka doalako- Espainiar boluntarioek unitate horretan eman zuten denbora laburraz, Vostok batailoian edo Prizrak brigadako 404. unitate komunistan egon zirela edo zer dela eta joan ziren boluntarioak Donbassera borrokan. Galdetzerik baino ez dago.

Kezkagarria eta tristea bada ere, badira espainiar estatuan El Pais egi absolututzat jo eta bere manipulazioak alaitasun handiz zabaldu izan dituzten etikarik gabeko bestelako kazetari progreak. Besteak beste El País-eko langilea izateko asmoa duen La Sexta eta Público-ko kolaboratzailea den Alberto Sicilia. Bere kasuan, frantziar telebistak frantziar boluntarioen inguruan uztailean egindako erreportaje bat erabili du gazte antifaxista espainarren atxiloketa justifikatzeko, disidentzia politikoaren aurkako errepresioa justifikatzeko edozer gauza egiteko kapaza dela erakutsiz. Euskal Herrian asko dakigu terrorismoaren aurkako operazioen justifikazioaz eta isiltasun mediatiko konplizeaz ere.

Perkala nola dagoen ikusita eta orain arte bota diren gezur sistematikoak direla eta, egungo kazetaritzatik ez dut ezer onik espero. Ukrainako gatazkarekiko eduki den jokaera lotsagarria eta desleiala historiara pasatuko da, eta denborak bakoitza bere lekuan jarriko du. Ni momentuz, kazetaritza eta etikaren maisuen -helduko ez den- barkamenaren zain eta egindako lanaren ordainketaren zain gelditzen naiz.

el pais 5

Progreen eskuliburutik aterata: Ukrainan iraultzaileak, Euskal Herrian terroristak

Iruzkin bat

  1. osiña | 2015-03-05 at 15:37

    Salaketa merezi dute urde hauek

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibai Trebiño

Arrasaten bizi den patatero peto-petoa eta eslaviar arimadun baskoa. Azken urteotan nazioarteko gaiak jorratzen saiatu den post-boltxebike matxinoa. Askatasunaren izenean Berlingo harresia bota eta hamaika gehiago eraiki dituzte; Alienazio inperialistan oinarritutako diskurtsoa desmontatzea dut helburu. Они не пройдут!

Azken bidalketak

  • Depresioaren krudeltasunaz bi hitz
  • Macron, Le Pen eta ezkerra noraezean
  • “Welcome to Damascus!”
  • 15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan
  • George Soros eta bere tentakuluak

Iruzkin berriak

  • Iruñerritarra naiz(e)k Jihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa bidalketan
  • Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen | Borroka Garaia da!(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Martin(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Pervomaisk, símbolo de la guerra | SLAVYANGRAD.es(e)k Pervomaisk, gudaren ikur bidalketan
  • Besarkada zintzo baten istorioa | Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea(e)k Besarkada zintzo baten istorioa bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Abjasia
  • Antifaxismoa
  • Arabiar Mundua
  • Balkanak
  • Ekonomia
  • Elkartasuna
  • Errusiar Mundua
  • Euskara
  • Futbola
  • gutxiengo etnikoak
  • historia
  • Iritzia
  • Kaukaso
  • Kazetaritza
  • Nazioartea
  • Nazioarteko politika
  • Palestina
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • Siriako gerra
  • Ukrainako gerra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA