After-boltxebike
Hasiera » Ukrainako gerra » Pervomaisk, gudaren ikur
Api09 0

Pervomaisk, gudaren ikur

Atalak: Ukrainako gerra

Aleksei Grigorievitx Stajanov sobietar garaiko meatzari handi eta ospetsua izan zen. Ikatza erauzten txapeldun izugarria, bere arrakasta eta errekorren artean gogoratuena, 1935ean sei ordu eskasean 205 tona ikatz atera izatea da. Munduko lehenengo estatu sozialistako ikur eta eredu bilakatu zen Stajanov, eta horregatik, Sobietar Batasuneko heroi izendatu zuten. 1977an hil zen Aleksei, eta bere bizilekua izandako Kadievka hiriari Stajanov izena jarri zioten.

Stajanov, Brianka eta Pervomaisk-ek osatzen dute Luhanskeko bihotz industriala. Pervomaisk-era bidean, Stajanov-eko sarreran, kosakoen sinbologiak, blindatu eta antiaereo banak ongi etorria egin digute. Kosakoen eremuan gaude.

Hiria egun, Luhanskeko Herri Errepublika barruan dago; eta Pavel Dremov kosakoaren erregimientoa da bertan jaun eta jabe. Errusiar historia eta langile-klase kutsua uztartzen dituen «errepublika autonomoan» gaude, nahiz eta Luhansk-eko errepublikaren parte izanda, hemen kosakoen legeek agintzen duten.

Pervomaisk eta Stajanov, guda honetako ikur bilakatu dira. Gerra hasi zela ia urtebete pasatu dela, bi hiriek jasandako bonbardaketa latzek Luhanskeko erresistentzia eta harrotasun sinbolo bihurtu egin ditu hiriok.

Orain dela bi egun baino ez, ukrainar armadak Pervomaisk-eko meatze garrantzitsuena bonbardatu duela azaldu digu Olgak, hiriko alkateak. Bere senarra eraila izan ostean, emakume honek herriko agintea hartu eta egoera aurrera eramateko erronka bere gain hartu du.

Hiri sarraskitua da Pervomaisk. Meatzeak eta industrialdea suntsitua izateaz aparte, ukrainar armadak gerra krimenak burutu ditu biztanleria zibilaren aurka. 45.000 biztanletik hiria 8.000 biztanle baino ez edukitzera pasatu zen, bonbardaketen ondorioz. Egun, biztanle asko etxera bueltatu diren arren, hondamendia nabaria da; hiriko %85ak bere etxea galdu du, eta jendearen gosea asetzeko ekimen sozial ugari martxan jarri dira Errusia edo gurutze gorriaren babesarekin.

«Gerrarik ez dugu nahi» esaten digu kalean aurkitzen dugun 14 urteko neskato batek. «Arazo politikoak negoziazio eta akordio bidez konpondu behar dira» dio amorruz. Pervomaisk-eko bere lagun gehienek hanka egin behar izan dute, ukrainar bonbetatik ihesean.

Gudak aurrera egiten duen bitartean, bertakoen bizitzak aurrera darrai. eta Lenin-en estatua aurrean, ukrainar armadak erabilitako arma ilegalekin egiten ari diren multzoa ere gero eta erraldoiagoa da.
DSC_0033

DSC_0098

DSC_0066

 

 

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pervomaisk, símbolo de la guerra | SLAVYANGRAD.es - […] Artículo original en euskara: Ibai Trebiño para Argia […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibai Trebiño

Arrasaten bizi den patatero peto-petoa eta eslaviar arimadun baskoa. Azken urteotan nazioarteko gaiak jorratzen saiatu den post-boltxebike matxinoa. Askatasunaren izenean Berlingo harresia bota eta hamaika gehiago eraiki dituzte; Alienazio inperialistan oinarritutako diskurtsoa desmontatzea dut helburu. Они не пройдут!

Azken bidalketak

  • Depresioaren krudeltasunaz bi hitz
  • Macron, Le Pen eta ezkerra noraezean
  • “Welcome to Damascus!”
  • 15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan
  • George Soros eta bere tentakuluak

Iruzkin berriak

  • Iruñerritarra naiz(e)k Jihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa bidalketan
  • Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen | Borroka Garaia da!(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Martin(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Pervomaisk, símbolo de la guerra | SLAVYANGRAD.es(e)k Pervomaisk, gudaren ikur bidalketan
  • Besarkada zintzo baten istorioa | Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea(e)k Besarkada zintzo baten istorioa bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Abjasia
  • Antifaxismoa
  • Arabiar Mundua
  • Balkanak
  • Ekonomia
  • Elkartasuna
  • Errusiar Mundua
  • Euskara
  • Futbola
  • gutxiengo etnikoak
  • historia
  • Iritzia
  • Kaukaso
  • Kazetaritza
  • Nazioartea
  • Nazioarteko politika
  • Palestina
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • Siriako gerra
  • Ukrainako gerra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA