After-boltxebike
Hasiera » Errusiar Mundua » Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen
Uzt21 1

Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen

Atalak: Errusiar Mundua, Euskara, historia, Politika

DSC_0035

Natalia eta Anton, Moskuko euskaldunak, Boltxe aldizkari teorikoa erakusten

Erreka errusieraz Reka esaten da; Euskara eta Errusiar hizkuntzaren arteko antzekotasunez mintzo zaigu Natalia, Errusian jaio eta bizi den euskaldun berria, Mosku errekaren bazterretik paseoan goazela.  Park Kulturin gaude, hiri erdialdeko parke famatuan eta Moskuko «errusiar-euskaldunak» ezagutzeko hitzordua dugu.

Natalia eta Anton gazteak dira Moskun euskaraz ikasten ari diren gazteetariko batzuk. «Bere kabuz ikasten hasi zirela, Euskal Herriko kultura, hikuntza, historia eta politikak liluratuta» aitortzen digute lehenik eta behin. Nataliaren esanetan, «Errusian badago euskararekiko jakinmin handia duen jendea» eta horregatik VK sare sozial errusiarreko orrialdea zabaldu zuten. Egun 1.000 jarraitzaile inguru ditu guneak. Moskun euskaraz ikasteko beste eskaintza motak ere badaude, adibidez Moskuko unibertsitatean, Ainhoa Aierberen eskutik.

Lotsa dela eta, Natalia errusieraz mintzo zatzaigu, «Euskara ikasten jarraipenik ez baduzu oso zaila egiten da euskaraz ondo hitzegitea» aitortzen digu Moskuko gazteak. Antonen kasuan ordea, «aditzak konjugatzea da euskarak duen zailtasunik handiena» onartzen digu hainbat hizkuntza ikasten dabilen gazte lotsatiak. Euskaraz ikasteko arrazoien inguruan, Antonek «hainbat hizkuntza desberdin ikasten baditu ere, «euskara oso berezia» dela dio, «bere jatorria zein den inork ez dakielako». eta horregatik gustatzen zaio euskaraz ikastea, hots, erakargarria egiten zaiolako.  Nataliaren kasuan berriz, arrazoi zehatz bat ematera ez da ausartzen, «orokorrean Eukal Herria asko maite duela» dio behin eta berriz. Natalia baino trebeagoa edo lotsa gutxiagokoa dela ematen du Antonek, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Arcusgi talde kosikarraren abesti euskaldunak Ipod-ean entzuten eta abesten dituzten bitartean.

Euskara eta politika

Ibai ertzetan jarrita gaudela, Nataliak, euskal marxismo iraultzailearekin lotuta dagoen Boltxe aldizkari teorikoa atera digu. «Oso interesatuta nago euskal politikan eta euskal herriaren ibilbide politikoan: mugimendu iraultzailea, herri mugimendua edota Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuaren historia eta ibilibidea. Bilboko aste nagusian ere izan nintzen orain dela urte batzuk, eta gehien harritu ninduena jende kopurua eta pankartak edonon ikustea izan zen». Natalia bi bider egon da jada Euskal Herrian eta datorren astean gure herrialde txikira bueltatuko da: «irrikitan nago» dio poztasuna izkutatu ezinean. «Bilbo, Donostia, Balmaseda edo Gernika bisitatu izan ditut, eta azken hau bisitatzea oso hunkigarria izan zen niretzat». Nataliak egun Ukrainako Ekialdeak bizi duen egoerarekin konparatzen du 1937. urtean Gernikak pairatutako erasoa. «Donbassen aldeko ekintzaile humanitarioa eta politikoa naiz. Euskaldunak Novorossiako herri errepubliken defentsan ikusteak asko hukintzen nau. Euskaldunen elkartasunak nazio askapenean eta antifaxismoan du oinarri».

Oraingoan Nataliak ezin izango du Bilboko Aste Nagusia bisitatu, Euskal Herrian astebete eskas egingo duelako, bai ordea «Athletic-ek UEFAn jokatu beharreko partidua» dio barre artean. Oso pozik eta ilusio handiz agertu da Euskal Herrira bueltatzeak euskara praktikatzeko ematen dion aukera paregabearekin, «taberna batera sartu eta euskaraz eskatzen saiatzen naiz beti», errusiar bat euskaraz hitz egiten ikusteak «euskaldunen artean poztasun handia» sortzen duela dio Nataliak. «Gure kasuan ere euskaldun bat errusieraz ikusteak poz eta harridura handia eragin zigun».

Euskaldunon kasuan, Euskal Herria euskaldunon lurraldea izatera mugatzen ez dela ikusteak poz handia sortzen digu, eta honezkero Mosku pausoz pauso euskalduntzen doala ere badakigu.

Iruzkin bat

  1. Martin | 2015-07-21 at 10:33

    Moskuko unibertsitatean euskara ikasi zuen gazte errusiar bati gertatua: Euskal Herrira etorri zen errusieraz eta euskaraz jakinda (duda daukat ingelesez ba ote zekien). Gelditu egin zuten Guardia Zibilek kontrol batean eta munduko gauzarik normalena zela pentsatuta, euskaraz erantzun zien. Argi dago uniformedunei ez ziela ni puta grazia egin eta gaztelaniaz egiteko agindu zioten. Baina berak ez zekienez azkenean pakean utzi zuten. Trago txarra pasako zuen seguru baina zerbait erakusten digu anekdotak: euskara ikasi bakarrik ez, errusiarrak lagun ditugu gure hizkuntza eskubideen defentsan!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen | Borroka Garaia da! - […] After boltxebike – Argia […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibai Trebiño

Arrasaten bizi den patatero peto-petoa eta eslaviar arimadun baskoa. Azken urteotan nazioarteko gaiak jorratzen saiatu den post-boltxebike matxinoa. Askatasunaren izenean Berlingo harresia bota eta hamaika gehiago eraiki dituzte; Alienazio inperialistan oinarritutako diskurtsoa desmontatzea dut helburu. Они не пройдут!

Azken bidalketak

  • Depresioaren krudeltasunaz bi hitz
  • Macron, Le Pen eta ezkerra noraezean
  • “Welcome to Damascus!”
  • 15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan
  • George Soros eta bere tentakuluak

Iruzkin berriak

  • Iruñerritarra naiz(e)k Jihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa bidalketan
  • Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen | Borroka Garaia da!(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Martin(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Pervomaisk, símbolo de la guerra | SLAVYANGRAD.es(e)k Pervomaisk, gudaren ikur bidalketan
  • Besarkada zintzo baten istorioa | Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea(e)k Besarkada zintzo baten istorioa bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Abjasia
  • Antifaxismoa
  • Arabiar Mundua
  • Balkanak
  • Ekonomia
  • Elkartasuna
  • Errusiar Mundua
  • Euskara
  • Futbola
  • gutxiengo etnikoak
  • historia
  • Iritzia
  • Kaukaso
  • Kazetaritza
  • Nazioartea
  • Nazioarteko politika
  • Palestina
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • Siriako gerra
  • Ukrainako gerra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA