After-boltxebike
Hasiera » Abjasia » Gudaren malkoak
Abu07 0

Gudaren malkoak

Atalak: Abjasia, historia, Kaukaso

DSC_0034

Kodor ibaia gurutzatu eta Adziubzha herrira heldu gara. Abjasiako gerrako (1992-1993) guduzelai nagusian gaude. Sujum hiriburutik etorrita herrixkaren sarreran dagoen zubiak Ekialdeko frontearen hasiera markatzen zuen. «Istilu latzak eta odol asko izan zen hemen» dio zubiaren bestaldean dagoen herritar lasai batek. Herrian murgildu eta Alexei Mutsbarekin egin dugu topo. Udaletxeko langile honek hemengo familia abjasiar tradizional bat bisitatzera gonbidatu gaitu. Alexeik gudan parte hartu eta hanka bat galdu zuen. Nabaritzen ez bazaio ere, egurrezko protesi bat darama. «Zorionez bizirik nago»  dio zintzotasunez.

Mendian dagoen «datxa» (baserria) batera heldu gara, Akzhba familiaren etxera hain zuzen ere. Kaukasiarrentzat gonbidatua sakratua denez, jana zein edaria etengabe eskaintzen digute. Txa-txa, 70 graduko etxeko mahats-vodka abjasiar tipikoarekin egiten dugu topa: «Nasdarovia!». Lehen brindisa jainkoagatik, norberaren siniskeren gainetik. Bigarrena Abjasiagatik, bere herriagatik eta Abjasiaren nazio-aniztasunagatik. Hirugarrena Abjasiako independentziaren aldeko borrokan bizi eman zutenengatik.

Kale zein etxe guztietan ikusgai dira Abjasiako gudan bizitza galdu zuten gerrileroen irudiak.Heroiak dira hemen. Akzhba familiaren etxean gudan hildako semearen irudiak egongela apaintzen du. 20 urterekin hil zuten georgiarrek, herria bertan, «aitaren etxea defendatzen» ari zela. Berarekin batera beste lehengusu bat ere hil zuten. Familia-buruak gerraren gordintasunez mintzo zaigu; Elkarrekin borrokan zirela hil zuten semea baino gerran jarraitzea erabaki zuen. Herria 4 hilez egon zen georgiarren kontrolpean eta 3000 abjasiar inguru bizitza galdu zuten Otxantxirako eskualdean izandako liskarretan. «Hemen ez zen guda estrategikorik izan, soilik herriz herri burututako ekintza armatuak, biziraupen ariketa hutsa izan zen» azaltzen digu.

Georgiarrek fusilamendu masiboak eta gerra krimen ugari burutu zituztela kontatu digute. 20 urte geroago kiskalita jarraitzen duten etxeak dira horren lekuko. Hildakoen artean Leningradoko sitioan borrokan ibilitako sobietar heroi zahar bat ere. Georgiarrek agurea etxetik atera eta inolako azalpenik gabe fusilatu zuten.

Ekialdeko frontean 13 hile eman zituzten Abjasiako indar armatuetatako 2000 kide inguru isolatuta, georgiarrek inguratuta. Herritarren laguntzaz eta lurraren emankortasunak eskainitako janari esker biziraun zuten gerrileroek, 93ko irailean ofentsibari ekin eta georgiarrekiko garaipena eta independentzia lortu zutenerarte.

«Sufrimendu gehiegi baino independentziak pena merezi duela» ondorioztatu dute Akzhba  familiaren mahainguru inprobisatu honetan. Beltzez jantzita doan etxeko andreak ordea, ez du hitzik bota solasaldi osoan, soilik malko goibel gutxi batzuk: «Seme baten galerak ezin da munduko beste ezerrekin ordezkatu». 20 urte pasatu diren arren, andrak ez du gerrari buruz hitzegin nahi eta Ukrainako gudaren  inguruko gogoeta txiki batekin eman du amaitutzat solasaldia,  «Donbasseko amek berak bizi izandakoa bizi ez dezaten».

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibai Trebiño

Arrasaten bizi den patatero peto-petoa eta eslaviar arimadun baskoa. Azken urteotan nazioarteko gaiak jorratzen saiatu den post-boltxebike matxinoa. Askatasunaren izenean Berlingo harresia bota eta hamaika gehiago eraiki dituzte; Alienazio inperialistan oinarritutako diskurtsoa desmontatzea dut helburu. Они не пройдут!

Azken bidalketak

  • Depresioaren krudeltasunaz bi hitz
  • Macron, Le Pen eta ezkerra noraezean
  • “Welcome to Damascus!”
  • 15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan
  • George Soros eta bere tentakuluak

Iruzkin berriak

  • Iruñerritarra naiz(e)k Jihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa bidalketan
  • Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen | Borroka Garaia da!(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Martin(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Pervomaisk, símbolo de la guerra | SLAVYANGRAD.es(e)k Pervomaisk, gudaren ikur bidalketan
  • Besarkada zintzo baten istorioa | Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea(e)k Besarkada zintzo baten istorioa bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Abjasia
  • Antifaxismoa
  • Arabiar Mundua
  • Balkanak
  • Ekonomia
  • Elkartasuna
  • Errusiar Mundua
  • Euskara
  • Futbola
  • gutxiengo etnikoak
  • historia
  • Iritzia
  • Kaukaso
  • Kazetaritza
  • Nazioartea
  • Nazioarteko politika
  • Palestina
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • Siriako gerra
  • Ukrainako gerra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA