After-boltxebike
Hasiera » Sailkatu gabea » Bizitza berri baten itxaropena
Api13 0

Bizitza berri baten itxaropena

Atalak: Sailkatu gabea

Ukraina ekialdeko «hiri errusiarra» da Luhansk. Hori diote hemen ikusgai diren margoketa eta muralek. Donetsk-en ez bezala, errusiar sentimendua askoz ere zabalagoa da hiri apal honetan. Donbass eskualdeak, bere historia Errusiarekin lotuta izan duenak, Sobietar Errepublika ohietako langile «uholde» handia jaso zuen joan zen mendean eta hiriari kutsu langile eta errusiarra eman zion.

Bost hilabete pasatu dira Luhansk-en izan nintzenetik eta gauzak zeharo aldatu dira hirian. Gerra kontuak; Frontea zegoen tokitik -hiritik 10 km eskasera- mugitu ez badira ere, hiria erretaguardia bilakatu da. Tanke eta blindatuen mugimendua areagotu da halere, nahiz eta miliziek okupatzen zituzten eraikinetan lubakiak eta bestelako «defentsa sistemak» kendu dituzten. Hiria erabat aldatu da azken hileetan. Kalean somatu daitekeen bezala, jendea apal baina pozik bizi da. Udan zein udazkenean ihes egindakoak etxera itzultzen doaz, eta hiriko denda askok ateak ostera zabaldu dituzte.

«Errubloa ere erabilgarri da orain» dio hemengo batek, «Errusiaren parte garela esan nahiko ote du?» galdetzen digu. Ukrainar gobernuak azken urtean edukitako jarrerak sentimendu «errusiarzalea» piztu du dudarik gabe. Ez soilik hori, eguneroko arazo ekonomikoetan eta errubloa ezartzeko erabakian beste faktore batzuek ere eragin dute.

Ukrainar gobernuak pentsio eta diru-laguntza oro bertan behera utzi ditu Luhanskeko zein Donetsk-eko errepubliken kontrolpean dauden eremuan, eta hemengoek ukrainar aldera bidaiatu behar izaten dute diru-laguntza hori kobratu ahal izateko. Egoera honek beldurra eragin du hemengo biztanleengan, ukrainar «checkpoint» edo kontroletan errepresioa jasan behar izaten baitute. Esate baterako, eta hemengo zibilek salatuta, Ukrainan jasotako laguntzak ukrainar soldatuek lapurtzen ohi dituzte. Mehatxuak, kolpeak edo torturak eguneroko ogia da hemengoentzat.

Eguneroko bizitzari dagokionez, hiriko lekurik bizienek ere -merkatuak esaterako- bere ohiko errutina berreskuratu dute, bonbek suntsitutako eraikinen artean bada ere.  Gasa, argia eta bestelako oinarrizko beharrak ere pizkanaka asetzen doaz, Kieveko juntak saboteatu  dituen zentral elektrikoak edo bestelako azpiegiturei alternatiba erreal bat topatu diotelako batez ere.

Bestalde, hirian arazo ezberdinei aurre egin behar diete oraindik. Horren adibide dira hemen dauden jan edo diru falta, gerrak utzi dituen arazo humanitarioak, eta bestelako egoera larriak. Aldi berean, bonbek kaltetutako etxeak, ospitaleak, eskolak eta abarrekoak berreraikitzen doaz hiritarrak.

Hori da Novosvitlivkako kasua. Bertako eskola eta ospitalea berreraikitzen hasiak dira jada. Abuztuan ukrainar armadak herrixka honen aurkako ofentsiba abian jarri eta biztanleria zibilaren aurkako gerra krimen ugari burutu zituen. Egun jende asko herrira bueltatu eta bizitzari alaitasun ikaragarriarekin ekiten saiatzen dira, nahiz eta ingurua minez beteta egon. Eztanda egin ez duten bonbek 42 umeen heriotza eragin duela Ukrainan, UNIFECek adierazi duenez

Luhansk eta bere inguruak, egoera arriskutsua izaten jarraitzen badu ere, bakean bizi den hiria irudituko litzaiguke, tarteka entzuten diren bonben hotsengatik ez balitz. Hori ez da hilabete hauetan aldatu ez den gauza bakarra dudarik gabe.

DSC_0178

DSC_0276

_MG_0397

DSC_0243

_MG_0170

_MG_0182

_MG_0191

Argazkiak: Ibai Trebiño / Mikel Arregi

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibai Trebiño

Arrasaten bizi den patatero peto-petoa eta eslaviar arimadun baskoa. Azken urteotan nazioarteko gaiak jorratzen saiatu den post-boltxebike matxinoa. Askatasunaren izenean Berlingo harresia bota eta hamaika gehiago eraiki dituzte; Alienazio inperialistan oinarritutako diskurtsoa desmontatzea dut helburu. Они не пройдут!

Azken bidalketak

  • Depresioaren krudeltasunaz bi hitz
  • Macron, Le Pen eta ezkerra noraezean
  • “Welcome to Damascus!”
  • 15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan
  • George Soros eta bere tentakuluak

Iruzkin berriak

  • Iruñerritarra naiz(e)k Jihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa bidalketan
  • Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen | Borroka Garaia da!(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Martin(e)k Pausoz pauso, Errusia euskalduntzen bidalketan
  • Pervomaisk, símbolo de la guerra | SLAVYANGRAD.es(e)k Pervomaisk, gudaren ikur bidalketan
  • Besarkada zintzo baten istorioa | Euskal Herria ★ Donbas Elkartasun Komitea(e)k Besarkada zintzo baten istorioa bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Abjasia
  • Antifaxismoa
  • Arabiar Mundua
  • Balkanak
  • Ekonomia
  • Elkartasuna
  • Errusiar Mundua
  • Euskara
  • Futbola
  • gutxiengo etnikoak
  • historia
  • Iritzia
  • Kaukaso
  • Kazetaritza
  • Nazioartea
  • Nazioarteko politika
  • Palestina
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • Siriako gerra
  • Ukrainako gerra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA