15 urte geroago, Abu Ali Mustafa gogoan
Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko (PFLP ingeleraz) buruzagi Abu Ali Mustafaren heriotzaren 15 urteurrena betetzen delarik, Tripoli (Libano) hiriko Badawi errefuxiatu gunean ehunka palestinarrek kaleak hartu eta omenaldia eskaini diote buruzagi iraultzaileari. Nazio askapenerako talde marxista-leninista 1967. urtean sortu zen George Habash-en eskutik. 2001eko abuztuaren 26an Israelgo armadak Ramallah hirian hil zuen orduko PFLPko idazkari nagusia, misilekin buruturiko eraso baten...
Read MoreJihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa
Nazkatuta nago, potrotaraino. Normandiako hilketa salatzeko asmoarekin, EUDELek konzentrazio isilak burutuko ditu Euskal Herriko hainbat udaletxetan, tartean Arrasate. Kazetari gisa bertan egon beharko nintzake ekimena kubritzen. Etika edota norberaren ikuspegiarekin nahastu barik, «terrorismoaren basakeria irmoki salatzen» duten politikarien konzentra bat jada ez zait albiste iruditzen, asteroko ekimen aspergarri eta hipokrita bat baizik, dominak zintzilikatu nahi dituzten politikari batzuen...
Read More“Al-Quds eguna”: sionismoaren aurkako erresistentziaren eguna Iranen.
– Isfahan (Iran) – “Down with Israel” eta “Death to USA” lelopean, mobilizazio erraldoiak burutu dituzte Irango Errepublika Islamiarrean, urtero legez, Palestinarekiko elkartasuna adierazteko asmoarekin. Mendebaldean guztiz ezezaguna da “Al Quds -Jerusalem- eguna”, Ramadango azken ostiralean ospatzen den nazioarteko “borroka eguna” da eta 1979. urtean du jatorri. Orduko Sha -erregea- mendebaldezalea boteretik kendu ondoren, Jomeini eta...
Read MoreGabirel Ezkurdia: “Siriako gerraren irabazleetariko bat Israel da”
Ibai Trebiño / 2016-05-27 Siriako gerraren inguruan hitzaldia eman berri du Gabirel Ezkurdia (Bilbo, 1966) politologoak Arrasaten. Orain dela bost urte hasi zen gatazka odoltsu hau “Israelen existentzia kolokan jartzen duten estatuak desagerraraztea helburu duen plan” bati erantzunez hasi zen bere esanetan. 1982an Israelek martxan jarritako “Yinon” planak egungo eszenatokia aurreikusten zuela kontutan hartuta, epe labur-ertainean “konponbide politikorik ez duela...
Read MoreErrusiaren interbentzioa Sirian eta «Redwasherren» eromena
Mundua erotuta dago azkenaldian. Errefuxiatuen aferarekin batera, Siria aktualitate politikora itzuli da. ARGIAk argitaratutako Asier Blas, politologo eta lagunaren artikulua aipatzen ekin nion atzo Lizarrako Gaztetxean Siriari buruz emandako hitzaldiari; Asier Blasen esanetan «progreek badaukate jostailu berria, Errefuxiatuak alegia». Azken egunotan irakurri ahal izan dugunez, George Soros magnate eta koloreetako iraultzen sustatzailea ere olatura gehitu da, (Welcome Mr. Soros) eta diru...
Read MoreTel Aviv, txanpon beraren bi aurpegiak
«Errefuxiatuak ez zarete ongietorriak», pankarta honekin adierazi dute Tel Aviv-eko Maccabiko zaleek errefuxiatuen aferaren inguruko iritzia. Benjamin Netanyahu lehen ministroak ere «Israel estatu txikia izanda errefuxiatu uholdeari aurre egin ezinean» dabilenez, «mugak kontrolatuko dituztela» iragarri du. Israeletik Siriar herriari zuzendutako mezua propagandaz zipriztinduta dator. Inork ez dezala ahaztu zein izan den Israelen jokaera Siriako gatazkan; Tel Aviv-eko ospitaletan Al Nusra...
Read More
Iruzkin berriak