Gabirel Ezkurdia: “Siriako gerraren irabazleetariko bat Israel da”
Ibai Trebiño / 2016-05-27 Siriako gerraren inguruan hitzaldia eman berri du Gabirel Ezkurdia (Bilbo, 1966) politologoak Arrasaten. Orain dela bost urte hasi zen gatazka odoltsu hau “Israelen existentzia kolokan jartzen duten estatuak desagerraraztea helburu duen plan” bati erantzunez hasi zen bere esanetan. 1982an Israelek martxan jarritako “Yinon” planak egungo eszenatokia aurreikusten zuela kontutan hartuta, epe labur-ertainean “konponbide politikorik ez duela...
Read MoreGudaren malkoak
Kodor ibaia gurutzatu eta Adziubzha herrira heldu gara. Abjasiako gerrako (1992-1993) guduzelai nagusian gaude. Sujum hiriburutik etorrita herrixkaren sarreran dagoen zubiak Ekialdeko frontearen hasiera markatzen zuen. «Istilu latzak eta odol asko izan zen hemen» dio zubiaren bestaldean dagoen herritar lasai batek. Herrian murgildu eta Alexei Mutsbarekin egin dugu topo. Udaletxeko langile honek hemengo familia abjasiar tradizional bat bisitatzera gonbidatu gaitu. Alexeik gudan parte hartu...
Read MorePausoz pauso, Errusia euskalduntzen
Erreka errusieraz Reka esaten da; Euskara eta Errusiar hizkuntzaren arteko antzekotasunez mintzo zaigu Natalia, Errusian jaio eta bizi den euskaldun berria, Mosku errekaren bazterretik paseoan goazela. Park Kulturin gaude, hiri erdialdeko parke famatuan eta Moskuko «errusiar-euskaldunak» ezagutzeko hitzordua dugu. Natalia eta Anton gazteak dira Moskun euskaraz ikasten ari diren gazteetariko batzuk. «Bere kabuz ikasten hasi zirela, Euskal Herriko kultura, hikuntza, historia eta politikak...
Read MoreSrebrenica, etengabeko propaganda
Srebrenica-ko sarrakiaren 20. urteurrena betetzen delarik, gertakariaren erabilpen politikoak ez du etenik. Justizian eta fundamentu juridikoan oinarritzen ez den mendeku politikoaz, justiziaren politizazioaz, komunikabideen ekimen propagandistikoaz eta herri oso baten estigmatizazioaren lekukoak izan gara azken egunotan. Srebrenica-ko sarraskia ez zen genozidioa izan, eta hori jakin badakite jurisdizkioan aritzen direnak; Genozidioa «nazio, etnia, arraza edota erlijio talde oso edota zati...
Read MoreSebastopol «hiri heroikoa»
2014ko otsailaren 28an; Sebastopolen milaka pertsonek Nakhimov almirantearen plaza hartu eta hiriaren defentsa antolatzen hasi ziren. Egun batzuk lehenago, Kieveko Maidan plazako ekintzaile europarzaleek eraikin publikoa okupatu eta botere aldaketa bortizki gauzatu zuten. Haurrak, emakumeak, agureak. Denek nahi zuten Nakhimov plazako iraultzaren parte izan. Jubilatu gutxi batzuk ere armak hartzeko prest ageri ziren. Simferopolen herritarrak ukrainar agiantari berrien aurka matxinatzen hasiak...
Read More
Iruzkin berriak