Macron, Le Pen eta ezkerra noraezean
Iparraldeko lagun batekin kafe bat hartzen ari nintzela, galdera bat bota nion: “Zure ustez zein da txarragoa, Macron edo Le Pen?”. Sarkozy edo Hollandekin bezala, nire erantzuna -galdera erretorikoa erantzun nahian- honako hau izan zen: “Ez dut uste Le Pen Sarkozy edo Hollande baino askoz arrazistagoa denik”. Hala edo nola, Hollande edo Sarkozy aipatzen dudan bakoitzean, beti dut buruan Errepublikako buruek bereziki Sirian edota Libian burututako sarraskiak eta eskuhartze ilegalak,...
Read MoreGeorge Soros eta bere tentakuluak
Joan zen abuztuaren 14an, ‘DCleaks’ izeneko taldeak George Soros hungariar-judutar jatorriko magnate estatu batuarrari ‘ostutako’ dokumentuen berri eman zuen. 3.000 dokumentu inguru filtratu zituen erakundeak, hainbat eskandalu agerian utziz. Iritzi publikoan ez dute inolako aipamenik merezi izan dokumentuek eta isiltasuna izan da nagusi komunikabide gehienetan. Ez da gutxiorako: George Sorosek ‘erositako’ kazetarien berri ematen baitzen bertan, besteak...
Read MoreJihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa
Nazkatuta nago, potrotaraino. Normandiako hilketa salatzeko asmoarekin, EUDELek konzentrazio isilak burutuko ditu Euskal Herriko hainbat udaletxetan, tartean Arrasate. Kazetari gisa bertan egon beharko nintzake ekimena kubritzen. Etika edota norberaren ikuspegiarekin nahastu barik, «terrorismoaren basakeria irmoki salatzen» duten politikarien konzentra bat jada ez zait albiste iruditzen, asteroko ekimen aspergarri eta hipokrita bat baizik, dominak zintzilikatu nahi dituzten politikari batzuen...
Read MoreKarabaj Garaia: XXI. mendeko armeniar genozidioa
Sobietar Batasunaren desagerpenak ekarritako lehen gatazka nazionaltzat hartzen dena, konponbiderik gabe jarraitzen du 20 urteren bueltan. Karabaj Garaiko -armenieraz Artsaj- gatazkaz ari gara; Gehiengo armeniarra duen eskualdeak, Azerbaijango Errepublikatik independentzia aldarrikatu zuen 1988an eta 25.000 hildako eragin zuen guda krudel baten ostean, nazioarteko aitorpenik gabeko estatu «de fakto» independientean bilakatu zen 1994ean. Ama aberriarekin, hots Armenia, batzearekin amets egiten...
Read MoreErrusiaren interbentzioa Sirian eta «Redwasherren» eromena
Mundua erotuta dago azkenaldian. Errefuxiatuen aferarekin batera, Siria aktualitate politikora itzuli da. ARGIAk argitaratutako Asier Blas, politologo eta lagunaren artikulua aipatzen ekin nion atzo Lizarrako Gaztetxean Siriari buruz emandako hitzaldiari; Asier Blasen esanetan «progreek badaukate jostailu berria, Errefuxiatuak alegia». Azken egunotan irakurri ahal izan dugunez, George Soros magnate eta koloreetako iraultzen sustatzailea ere olatura gehitu da, (Welcome Mr. Soros) eta diru...
Read More
Iruzkin berriak