Siria, bonbak eta zinismoaren argazki bat
«Zerbait egin behar da!» diote amorruz gure egunkariek, iritzi publikoak eta jendarteak Turkiako kostaldean agerturiko ume siriarraren gorpuaren argazkia munduari buelta eman eta gero; Hungariara heldu den ume siriar batek «ez dutela Europara etorri nahi, guda geratzea baizik» eskatzen duen bitartean. Al Jazeera-k jaso, eta munduko komunikabide guztiek zabaldutako adierazpenak bilakatu dira; Al Jazeera, paradoxikoki, Libiako exodoan eta hondamendi humanitarioan erantzukizun handien duen...
Read MoreKaukasoko «baskoak»
Ignazio Loiolakoa euskalduna zela denok dakite Ipar-Kaukasoko errepubliketan. Baita Europako bihotzean herri indigena batek mendeak daramatzala bere independentziaren alde borrokan. D’Artagnan euskalduna ote zenaren zurrumurrua ere bolo-bolo dabil Abjasiako –Apsni hizkuntza autoktonoan- errepublikan, «Baskonia» eta «Gaskoniaren» lotura historikoaz galdetzen duten bitartean Dartagnan ez zela euskalduna azaldu behar. Bai ordea Eskiula, baino istorio luzeegia da bertakoei...
Read MoreMendebaldeko zigorrei aurre eginez
Europar Batasunak eta AEBek Errusiaren aurkako zigor politiko, ekonomiko, finantzario eta pertsonalak abian jarri zituzten 2014ko martxoan, Krimeak independentzia aldarrikatu ostean, Mendebaldeak Errusiari «Ukrainaren lurraldetasuna urratzea» leporatuta. Urte t’erdi pasatu da Mendebaldeko indarrek Errusiaren aurkako «zigor-multzo sektorialak» abian jarri zituztenetik. Makroekonomiari begira, Europar Batasunak Errusiarekin duen negozio bolumenari kalte handiak eragin dizkiote zigorrek,...
Read MoreSrebrenica, etengabeko propaganda
Srebrenica-ko sarrakiaren 20. urteurrena betetzen delarik, gertakariaren erabilpen politikoak ez du etenik. Justizian eta fundamentu juridikoan oinarritzen ez den mendeku politikoaz, justiziaren politizazioaz, komunikabideen ekimen propagandistikoaz eta herri oso baten estigmatizazioaren lekukoak izan gara azken egunotan. Srebrenica-ko sarraskia ez zen genozidioa izan, eta hori jakin badakite jurisdizkioan aritzen direnak; Genozidioa «nazio, etnia, arraza edota erlijio talde oso edota zati...
Read MoreSrebrenica: garaileak eta garaituak
1995ko uztailaren 13an, Srprska Errepublikako indar militarrek –Ratko Mladic jeneral serbiarraren agindupean– Srebrenica herrian sartu eta 8.300 hildako eragin zituzten, datu ofizialen arabera. Sarraskiaz 20 urte betetzen direlarik eta munduan Bosniako gudaren krudeltasunaren ikur bilakatuta, NBEko segurtasun kontseiluak Srebrenica-ko gertakarien inguruko erresoluzioa onartzeari ekin dio. Batzorde iraunkorreko kide guztiek sarraskia gogorki salatu badute ere –baita serbiar gobernuak...
Read MoreMazedoniako albaniarren altxamendua eta AEBen esku luzea
Joan zen asteburuan istilu armatuak izan ziren Mazedonia iparraldean kokatzen den Kumanovo hirian, Kosovoko Askapenerako Armada (UÇK) talde narko-terroristaren oinordekoek, eraikin publiko bat okupatu eta 20 lagunetik gorako hildako kopurua utzi zuten, tartean 8 polizia eta 14 matxino. Taldea, ustez Kosovo eta Preševotik (gehiengo albaniarra duen serbiar eskualdea) herrialdera ilegalki sartu zela salatu du Mazedoniako gobernuak. Mazedoniak azken hileetan bizi duen egoeran, Kumanovokoa ez...
Read More
Iruzkin berriak