Astelehen goiz baterako presazko kronika
Carmen bainura sartu da eta aurpegia garbitu ondoren krema-potea ireki du. Hatzaz puntutxoak jarri ditu kopetan masailetan sudurraren puntan eta igurtzi egin du aurpegi osora zabaltzeko. Deskontuko markakoa. Anti-age. Isopropilenglicol “Ezin dut gehiago” esan dio...
Read MoreGainezka
Madrilek gainezka egin du. Kiratsa dario. Zabor artean ibili behar dugu. Irudi ustela du, zikin dago. Arratoiak aire zabalera atera dira, han-hemenka. Ez dute luzaroago estolda azpian ezkutuan egoteko beharrik. Gure bizkar bizi dira, azken batean, uzten dieguna dute bazka eta asko utzi diegu azkenaldian. Arratoiak dira mundu osoan gehien zabaldu diren espezieetako bat, hirietan bizi dira gehien eta gizakiarekin batera mugitu dira bazter guztietara. Orojaleak dira, eta hondakinak izaten dituzte...
Read MoreDena, eta izan behar zuena
Gogo onez nentorren. Batek ez du egunero izaten halako txoko bat inauguratzeko aukera. Dotore jarri didate, gainera. Izenburu hanpatu xamarra, aipu sasi-intelektual eta guzti. Beti pentsatu izan dut izugarrizko egoa izan behar dutela bere esatekoak, inoren interesgarri izango direlakoan, lau haizetara zabaltzeko tentazioan erortzen direnek. Orain artekoak irentsi, beraz, eta hemen naiz, nire egotxo eta guzti. Ez zer esan interesgarririk izango dudalakoan, bai ordea nondik esan bitxi xamarra...
Read More
Iruzkin berriak