TELP: euskaraz nonahi eta noiznahi eroso sentitzeko tailerra Argia Egunean

argia
2

telp-2Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea, mintzakideak horretara eraman gaituelako edo besterik gabe, pisuzko arrazoirik gabe, erdarara pasatu garelako? Nori ez zaio gertatu norbaitekin erdaraz hasi eta mintzakidea euskaraz badakiela ondoren konturatzea, edo euskaraz hasi eta beste pertsonak euskaraz ez dakiela erantzutea?

Euskaldunok ohituta gaude hizkuntza jardunarekiko egoera deserosoak jasaten, eta sarritan ez dugu izate, edo hala iruditzen zaigu behintzat, egoera horiei aurre egiteko arma egokirik eskuan. Horixe da, hain zuzen, TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal) tailerren helburua: halakoetan naturaltasunez jokatzen irakastea.

Badakizu, beraz, zer aurkituko duzun Emun kooperatibako Elias Zumaldek Argia Egunean eskainiko duen TELP tailerrean. Igandean (hilak 20), 13:00etatik 14:00etara egingo dute, Oñatiko Gaztelekuan. Parte hartu nahi baduzu, gomendatzen dizugu aurrez Argiaren gunetik igarotzeko (Foruen Enparantzako herri eragileen azokan egongo gara, tailerra emango duen lekutik oso-oso gertu); argibideak emango dizkizugu eta bide batez parte-hartzea hobeto antolatzen lagunduko diguzu. Gogoratu TELP tailerrak euskaraz egiteko gogoa eduki eta sarri egoera deserosoan izaten direnei zuzenduta dagoela. Bestela esanda, hizkuntza kontzientziadunei.

Argia Egunaren egitarau osoa hemen: http://www.argia.eus/blogak/argia/2015/09/09/argia-egunaren-egitaraua-prest/

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA