ARGIAren Barrenak
ARGIA Eguna
by argia
  • ARGIA Eguna

Argia Eguna 2016: Ondarroan urriaren 1ean

argia
2016-04-26
1

Onati_blogerako

Argiazaleok Lea-Artibaien elkartuko gara aurten eta jadanik hasi gara festa prestatzen herritar eta eragileekin batera; lehen bilerak aste honetan egingo ditugu Markinan eta Mutrikun.

ARGIAren proiektu komunikatiboa partekatu eta Txikitik Eragiten jarraitzeko helburuz Argia Eguna ospatuko dugu hirugarrenez, eta baditugu horretarako lekua eta data: Ondarroan izango da, urriaren 1ean, larunbatarekin.

Iaz Debagoienan azaldu genuen moduan, eskualdea dugu eremu naturala, eta Lea-Artibaiko herritar, elkarte eta harpidedunekin batera josiko dugu aurten ere Argia Eguneko egitaraua. Zergatik Lea-Artibai? Euskal Herriko eskualderik euskaldunena izateaz gain, eraldaketa sozialean eta herrigintzan diharduen kolektibo eta talde andana ari direlako bertan.

Sinetsita gaude kazetaritza independentea, kritikoa eta eraikitzailea egiten segitzeko behar dugun babesa aurkituko dugula eskualdean, eta proiektuari sostengu ekonomikoa ematen dion harpide-sarea ere sendotuko dugula elkar lagunduz.

Dagoeneko hainbat bilera antolatu ditugu datozen asteotarako:

  • Apirilaren 27an, Mutrikun: Emakume Etxean, 17:00etan
  • Apirilaren 28an, Markina-Xemeinen: Uhagon Kultur Etxean, 18:00etan
  • Maiatzaren 4an, Ondarroan: Zine Zaharrean, 16:30ean
  • Maiatzaren 6an, Lekeition: Kultur Etxean, 18:00etan

Zuk ere Argia Eguna antolatu nahi baduzu baina bileretara gerturatzerik ez baduzu, edo beste modu batez ARGIA laguntzeko prest bazaude, jarri gurekin harremanetan harpide@argia.eus helbidera idatzita edo 943371545 telefonora deituta.

Leloari jarraiki festa txikia da gurea, tamaina baino eredua zaigulako garrantzitsu, jende txiki askok leku txiki askotan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakegulako. Animatu eta parte hartu!

argiaargia egunakazetaritza independenteaLea-ArtibaiOndarroaTxikitik eragiten
1 Iruzkin
    Argia Eguna 2016: egitaraua finkatzeko batzarra ostegunean Ondarroan | ARGIAren barrenak (e)k dio: Erantzun
    2016-06-13, 11:20

    […] Urriaren 1ean ospatuko dugu Argia Eguna Ondarroan eta eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu nahi dugu egitaraua. Lehen bilerak apirilean eta maiatzean egin genituen Mutrikun, Markinan, Lekeition eta Ondarroan. Ideia zaparrada jaso genuen, baita bestelako festa bat egiteko indarra eta gogoa sumatu ere. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Asteazkenean Donostian Mozal Legearen aurka kontzentrazioan parte hartzeko deia2016-04-12
Axier Lopez Mozal Legeaz arituko da Nafarroako Legebiltzarrean asteazken goizean2016-05-03
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA