Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du zigorrik jaso, aldiz, hasieran epaitegiek arrazoi eman zieten herritarrei orain garesti ordainarazi nahi diete, denontzako eskarmentu gisa: 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro zazpi lagunentzat. Burua eta bihotza dituen oro Aroztegiko proiektu klasista eta suntsitzailearen aurka zegoen. Jauntxoak salbuetsi eta herritarrak zigortzeko azken astakeria honi “esker” atzera bueltarik ez duen kontrakotasuna zabaldu dute jende gehiagorengana. Eskerrik anitz.

Argazkia: Manifestazio jendetsua Iruñean, otsailaren 1ean. Aitor Karasatorre / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.