Urrezkoak

Bata, eroskeriagatik eta sexu-abusuagatik kondenatutako delitugilea da. Epaiketa batzuk ebatzi gabe dauzka, besteak beste, estatu-kolpe bat sustatzeagatik. Besteak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren atxilotze agindua du gerra-krimenengatik, eta egunotan ustelkeriagatik epaitzen ari dira, iruzurra, eroskeria eta konfiantza-abusua egotzita. Lagunak dira biak. Baldintzarik gabeko laguntza, arma tonak eta milaka milioi dolarrak eskertzeko, Washingtonera egindako bisitan sionisten buruak oparitxo bat ekarri dio bere nagusiari. Bizi gaituen mundua oso modu grafikoan azaltzen duen zerbait: “pertsona-bilagailu” bat, baina urrezkoa, Israelek Hezbollahko kideen artean infiltratu eta ondoren zartarazi zituen horien erreplika bat. 37 pertsona hil zituzten Libanon, tartean bi haur, eta bilagailutik gertu pasatzen ari ziren 3.000 pertsona baino gehiago zauritu. Terrorismoa, urre kolorez jantzita, beste gauza bat da.

Testua: Axier Lopez
Argazkia: Europa Press

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.