Indiako herritarren (1.400.000.000) bi herenak landa eremuan bizi dira eta nekazaritza dute bizibide nagusi. 2020ko irailean gobernuak laborantzaren pribatizazioa erraztuko zuen lege sorta onartu zuenean, ulertzekoa da piztu zen suminaren handia. Hala, 250 bat miloi lagunek azaroaren 26ko greba orokorrarekin bat egin zuten, besteak beste, Delhiko sarrera nagusiak blokatuz hainbat astez. 700 bat lagun hil zituen Poliziak eta armadak.
Protesten urteurrena garaipen zaporez ospatu dute, Narendra Modi lehen ministroak lege polemikoak indargabetuko dituela iragarri du eta. Laborariek, baina, protestak ez dituztela berehala amaituko adierazi dute; Indiako Parlamentuan legeak behin betiko indargabetu, eta haien eskakizun guztiak bete arte. Irudian, emakume bat laborarien mugimenduaren zapi horia lepoan, urteurrena ospatzeko mobilizazioetan.
Argazkia: A. Fadnavis / Reuters
Testua: Axier Lopez