The Ameriguns

Azaroaren 30ean, Detroiten, 15 urteko mutil batek bere aitaren pistola erdiautomatikoa eskolara eraman eta hamaika ikasle tirokatu zituen, gutxienez lau hilez. AEBetan endemikoa den arazoaren azken adibidea da. Gizarte zibiletik armak kontrolatzeko neurriak hartzeko presioa handitzen ari den bitartean, klase politikoak erreakzionatu gabe jarraitzen du. The Gun Violence Archive taldearen arabera, 2021ean 18.900 lagun baino gehiago hil dituzte tiroz –2019an 15.500 izan ziren–, 37.300 zauritu, 950 ume tirokatu eta 650 tiroketa masibo gertatu dira –2014an 272 izan ziren–. Irudian, Texas-eko Austin hiruburuko familia bat eta bere armak. Ez dakite zehazki zenbat duten, “150 eta 170 artean”, diote. 11 urteko Josh semeak gurasoen “tradizioari” heldu dio, eta eskuetan dauka berak bere kabuz eraikitako pistola.

Argazkia: Gabriele Galimberti
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.