Plastikozkoak

“Mundua plastikoan itotzen ari da”, dio Nazio Batuen Erakundeak gordin. 2000ko lehen hamarkadan aurreko 40 urteetan baino hondakin plastiko gehiago sortu “genituen”, agintariek luxuzko hoteletan elkartzen jarraitzen dute klima aldaketari gogor ekiteko, plastikozko bost bilioi poltsa erabiltzen dira urtero, gero eta multinazional gehiagok dute logo berdea, milioi bat plastikozko botila inguru erosten dira minutuero munduan, adituen batzordeek gero eta txosten potoloagoak sortzen dituzte eta publizitate-kanpainak ugaritzen ari dira Coca-Colako bilgarrien artean gatibu dauden dortokatxoekin. Izan ere, denok gaude klima aldaketaren aurka. Baita Hapag-Lloyd alemaniarra ere, munduko ontzi-enpresarik handienetako bat, iaz “lehen munduaren” 25 tona hondakin plastiko Senegalen legez kanpo botatzen harrapatu zutena.

Argazkia: Dakarko Yarakh hondartza pasa den astean. L. Correa / AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.