Bakearekiko konpromisoa

Aste honetan abiatu dira Santurtzitik Ukrainara herritarron zergekin erositako ibilgailu blindatuak. Tankeak “bakearekiko konpromisoaren” adierazle dira, Espainiako Margarita Robles gerra ministroaren hitzetan. Aurrerago Leopard tankeak bidaltzeko asmoa du Espainiako “ezkerreko” gobernuak. Horien kateak eta errodaje-tresnak Aperribay familiaren SAPA enpresa gipuzkoarrak fabrikatzen ditu, Eusko Jaurlaritzak diru publikoz hornitutakoa. Bakearen izenean gerra egin daiteke, baita negozioa ere. Irudian, Freddy Versluys arma trafikatzaile belgikarrak erositako tankeak (500 bat), tartean Europako hainbat herrialdek Ukrainara bidaliko dituzten Leopard alemaniarrak. The Guardianen arabera, enpresariak orain negozioa egin nahi du “Ukrainako armadaren beharretarako” prezio merkean salduta.

Argazkia: Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.