Parisetik 17.000 kilometro ingurura dago Kanaky herria, Australiatik gertu, baina lege eta nazionalista frantziarren begietara kanakak Macron eta Le Pen bezain frantziarrak dira, 1853tik armen indarrez hala inposatu zutenetik. Kanakek, baina, borrokaren bitartez, erreferendumak egiteko eskubidea eskuratu dutenez, Parisetik nola egin aurre independentzia nahiari? Bada, kolonialismoaren oinarriaren bitartez: bozkatzeko eskubidea duten kolono kopurua ugalduta. Horixe erabaki du Frantziako Asanblada Nazionalak eta sumina eragin Pazifikoko artxipelagoan. Kolonialismoa historia edo iraganeko kontu gisa azaldu nahi digute, baina mentalitate eta antolaketa koloniala bizi-bizirik dago, formak aldatuta ere.
Argazkia: N. Job / AFP
Testua: Axier Lopez