Normaltasuna

Umeak barrez, patxada ederrean, bide mozketa baten erdian. Ohituta daude kristik krisira bizitzen. Ez da albiste. Indarkeria maila igotzen denean telebistan agertzen da Haiti. Tarte batez. Biolentziak saltzen du. Pixkat, bederen. Baina muturreko pobrezia eta ustelkeria endemikoak ez dira ikusgarriak, urakanak edo lurrikarak bai. Bien bitartean, aginte politikorik ez da, talde armatuen legea gailendu da, hildakoak eta desplazatuak milaka. Larrialdi egoera aspaldi ezarrita dago indarkeria giro betean. Eta “nazioarteko komunitatea” delakoaren konponbidea, ohikoa izan da: suari su. Porrot egin duen estatu neokolonial baten egiturazko arazoen aurrean, milaka gizon armatu bidaliko dituzte Haitira, hainbat herrialdek osatutako Polizia bat, Keniak gidatua eta AEBek hauspotua. Hori ere normaltasuna da. Haitiko historiari erreparatuta, atzerriko esku-hartze inperialista izan baita krisi-kate etengabea hauspotu duena.

Argazkia: R. Espinosa – AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.