Urriaren 17an Mosul hiria Estatu Islamikoaren 2 urteko morrontzatik askatzeko borrokari ekin zioten 35.000 bat militarrek. Irakeko armadak eta beste hainbat gerrillak, AEBetako militar eta zerbitzu sekretuen gidaritzapean, antolatutako eraso honek sortuko duen krisi humanitarioak txiki utz lezake Siriako Alepon gertatzen ari dena. Bitartean, Errusiak eta Siriak su etena ezarri dute Alepoko zeruetan, eta kezka azaldu dute Mosuletik ihesi doazen jihadistak Siriako Estatu Islamiarra indartzera doazelako. Irudian: Mosuletik 10 kilometrotara dagoen Ba´ashiqah herriko aldirietako bonbardaketei begira daude hainbat peshmerga –Irakeko Kurdistan autonomoko borrokalariak–.
Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Axier Lopez