Ausardia

Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, “kirola eta politika ez dira nahastu behar” ‘koinatuen’ esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek normaltasunez hartu du parte Eurovisionen, Eurobasketen edota UEFAn eta bere harreman militar, komertzial, kultural, teknologiko eta diplomatikoek bere horretan jarraitzen dute Europan, estatuek Nazioarteko Justiziaren ebazpenei ere muzin eginda. Baina zorionez, herritarrak ausartu dira gobernu ustez demokratikoek egiten ez dutena egitera: ezin dugu genozidioa normalizatu. “Amaierarik tristeena” izan zela zioen Vocentoko egunkaririk salduenak. Gizatasuna eta duintasuna galdutzat ematen ez ditugunon pozerako.

Argazkia: Miguel Toña / EFE
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.