Gurutzatuta

Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora joateko, Algortako metroa kolapsatuz. Europako txoko askotan, gurutzaontzien eredua murrizten hasi dira jada. Adibidez, Valentzian debekua indarrean sartuko da 2026an “hirian ingurumen-kostu handia eta eragin ekonomiko txikia dutelako”. Baina Basque Country harrera herria da. Ez dugu poltsikoa beteta duen inor pintxorik gabe utzi nahi. Horregatik turismo eredurik txarrenari helduta darraigu, lurraldearen muga fisikoei, ingurumenekoei eta sozialei muzin eginda. Gutxi batzuek irabazten jarrai dezaten, gehiengoaren kalterako.

Argazkia: Mikel Martinez de Trespuentes / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. Ezin laburrago eta argiago azalduta, Axier.
    Hogei urteko atzerapenaz goaz kontu honetan. Gogoeta barik, herri eredu barik, ondorioen neurrien aurreikuspen barik, ikerketa barik,… bultzatu da turismoa baita herri txikienetan ere, jasangarriak ez diren kalteak eraginez.
    Eta aurrera egiten dugu, geratu eta pentsatu barik.
    Berandu da iada baina beranduegi izango denaren prebisioa erraz egin daiteke honela jokatzen duen herri honetan.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.