Gainkostuak laukoiztu egin dira. Hasierako aurrekontua, 1.360 milioi eurokoa, ia 6.000 milioira igo da, eta horietatik 3.400 kirol-premiei lotuta ez dauden azpiegituretarako izan dira. Gainera, mafiaren biktimentzat eta feminizidioentzat gordetako dirutik 43 milioi euro desbideratu ditu Melonik. Eragin ekologikoa nabarmena da; adibidez, zuhaitzak erruz moztu dituzte eski-pistak eraikitzeko. Neguko Olinpiar Joko hauen pack-a borobiltzeko, ordezkaritza sionista “normaltasunez” ari da parte hartzen eta AEBetako kirolariekin batera ICEko agenteak joan dira, Minneapoliseko sarekada, hilketa eta protesten erdian. Horrela hobeto ulertzen da Italian zabaldu den haserrea.
Argazkia: Laika artistaren horma irudia Erroman. Reuters / Remo C. Casilli
Testua: Axier Lopez


