Esker mila

Memoria ere borroka eremua da. Bistan da egunotan. Txomin Olhagarai, laborarien borroka, Iparretarrak eta, finean, herri honen historiaren zati bat ezkutarazi nahi dute Itsasun, herritarren ekimenez eta herriko etxeak babesturiko mural baten kari. Baina eskertu ere eskertu behar zaio Simon Feteti gogorarazteagatik prefetak eta suprefetak Frantziak –Napoleonen garaitik– bere menpeko lurraldeetan inposaturiko figurak direla, zeregin bakarra dutenak: Frantziaren gogoko ez diren erabakiak eta ekimenak deuseztatzea eta estatuaren nahira makurraraztea. Sarako eta Baionako Herriko Etxeek berriki euskararen ofizialtasunaren alde adostutakoa, kasu. Hargatik, prefetaren omenez nekez ikusiko dugu muralik.

Argazkia: Itsasun asteburuan izandako manifestazioa, muralaren defentsan eta prefetaren aurka. Nahia Garat
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.