Gazako izugarrikeria asko ikusi dugu soldadu sionistek beraiek grabatu eta zabaldu dituzten bideoetan. Genozida israeldarren begietara, adibidez, bateak eskuan ospitale bateko tresneria suntsitzea ez baita lotsatzekoa. Ez dira ezkutatzen, beldurra, gorrotoa eta mendekua hedatzea beren estrategiaren parte da. Baina astakeria horiek beste norbaitek zabalduz gero, orduan kamera atzekoak traidoreak dira. Israelgo soldaduen jokabide ilunak erakusten dituen Naza dokumentalaren zuzendariak bezalaxe. Jatorriz israeldarrak dira biak, baina Netanyahuren gobernuak mehatxu egin die herritartasuna kenduko diela, eta galarazi haien lana sekula Israelen emititzea. Faxisten lotsak faxista artean kudeatzen ei dira eta.
Argazkia: Elkartasun ekimena Donostiako Zinemaldian. Jon Urbe / Foku
Testua: Axier Lopez


