Ahots xumea nagusi

Beñat Gaztelumendi Arandiak jantzi zuen abenduaren 19an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela, zezen plaza bete jenderen aurrean. Alaia Martin Etxebestek langa oso goian jarri zuen saio osoan, eta Gaztelumendik bakarkako lanetan lortu zuen hegoak zabaldu eta oso tonu intimoan denen gainetik hegan egitea. Inaxi Etxabek jantzi zion txapela, garaiko arauen arabera plazaz kanpo aritu zen bertsolariak. Gaztelumendik bertso-eskolei eskaini zien saria: “(…) hau zuentzat da zeratelako / ahotsa ematen ari / isilik egon behar zuela / esaten ziotenari”.

Argazkia: Dani Blanco

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.