Olaturik handienean ere bai

Hamarkada bat baino ez. 2008an, itsaso basak egin zien gonbitea emakumeei lehen aldiz Kontxako Bandera jokatzeko. Itsaso goxoagoa nahiago izango zuten, baina ezin esan ezetz aukera historikoari, “hemen gaude eta ahal dugu”  esan omen zuten arraunlari emakumeek. Joan den igandean itsasoak bere petrala erakutsi nahi izan zuen berriz, eta beste behin, olatu bikainei aurre egitea erabaki zuten emakumeek. Urte askoan olatu mentalei, matxistei, aurre egiten zaildu dira, nahiz eta gizarteak gero eta barneratuago duen emakumeek ere arraun egin nahi dutela. Irudian Hibaikaren entrenamenduak.
Argazkia: Gari Garaialde
Testua: Onintza Irureta
View All

One Comment

  1. Xabier Castrillon 2020-06-25 at 8:30

    Egun on!
    Arrunari buruz liburuxka bat prestatzen ari naiz. Booktegi web orrian usteko asmoz.
    GG1709043221300x865Argia argazkia erabil dezaket?
    Eskerrik asko!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.