Estem amb vosaltres

Salbuespen egoera disimulatua aplikatu dute Katalunian eta emango dizkieten kolpeen graduazioa igotzen joango da. Testuinguru honetan, elkartasun argazki indartsua helarazi diete milaka lagunek Bilboko kaleetatik Kataluniako adiskideei, Gure Esku Dagok deituta. Sorpresa izan da askorentzat, euskal instituzioetako  arduradun nagusi Barkos mutu eta Urkullu galdeketari zilegitasuna kentzen ibili ostean aurreko egunetan. Etxera begira, Euskal Herriak ere bere etorkizuna  erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu du manifestazioak. Gauzek baina, dexente aldatu beharko dute eta adi ibili beharko dute Gure Esku Dagok eta  independentista guztiek, kataluniarrak joan edo ez, euskal dikotomia berria ez dadin bihurtu PPren autonomia murrizketa proposamena vs. Urkulluren estatus berria, eta azken horri buruzko galdeketa izatea euskal herritarren erabakitzeko eskubidea.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Lander Arbelaitz

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.