Errefuxiatuen krisiak ez du etenik, komunikabideetan haren oihartzuna apaldu bada ere. Mediterraneoa munduko hobi komunik handienetakoa da. Inoiz ez dugu jakingo zenbat lagun ito diren itsasoan, bizimodu hobe baten bila. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak mugen kontrolera bideratu du indar guztia, polizia eta militarren presentzia handituz. Baina, zorionez –mugez, legez eta jurisprudentziez harago– badira pertsonengan arreta jartzea nahiago duten herritar eta eragileak. Irudian: Lifeline salbamendurako itsasontzia Libiako kostalde inguruetan. Maydayterraneo-Aita Mari Zubia proiektuaren parte da, besteren artean, Gipuzkoako SMH boluntario taldeak sustatutakoa.
Argazkia: Santi Donaire
Testua: Axier Lopez