Oso paradigmatikoa izan da Kataluniako urriaren bateko lehen urteurrenaren harira gertatutakoa: herritarren protesta “koloretsuak”, segurtasun indarren biolentzia eta agintarien pasibitatea. Aktoreen rola ordea aldatu egin da. Iaz Espainiako poliziak eta guardia zibilak aritu ziren bozkatzera joan ziren kataluniarren hezurrak apurtzen. Aurten, aldiz, Espainiako polizien defentsan aritu dira Eskuadra Mossoak kalean. Baita erruz jardun ere: 24 lagun jipoitu eta zauritu dituzte, tartean, argazki honen egilea; hatza apurtu diote lanean ari zela.
Argazkia: Victor Serri (La Directa)
Testua: Axier Lopez