Aste honetan 20 urte erortzen hasi ziren lehen lehergailuak orduko Jugoslaviako herritarren gainean. 2.300 misil, 14.000 bonba inguru, tartean uranio ez aberastua zutenak erabili zituzten, egungo hainbat ikerketaren arabera 2.500 lagun hil eta 10.000 inguru zauritu zituzten. Gehienak zibilak. PSOEko Javier Solana NATOko idazkari nagusiaren sinadura zuen erasoak, Nazio Batuen iritziaren aurka. Baina agindu, beste batek agindu zuen. Hilketa masiboetan adituena: AEB, Bill Clinton demokrataren bitartez. “Esku-hartze humanitarioaren” izenean inbasio militar bat justifikatu zen lehen aldia da historia modernoan. Ondoren Libia eta Siriako sarraskiek segida eman diote. Irudian: AEBen interesen “proxya” izan zen UÇK talde armatuaren aldeko aldarria Kosovoko Obilic hirian.
Argazkia: Jair Cabrera
Testua: Axier Lopez