Orain gutxi manifestazio jendetsuak zeuden munduko hainbat tokitan (Irak, Txile, Ekuador, Kolonbia, Libano, Haiti, Katalunia, besteak beste). Egun batetik bestera, kaleak herritarrez hustu dira poliziek eta armadek okupa ditzaten. Logikoa, ezta? Akaso, agintariek diotenez, koronabirusaren aurkakoa ez al da “gerra” bat? COVID-19a meteorito baten gisan erori da protesten artean, eta oxigenoa eman die soken kontra ziren agintariei. Larrialdi, alarma, hondamendi, setio eta salbuespen egoerek isilarazi dute espazio publikoa. Salbuespen-egoera orok “normaltasun” bihurtzeko joera dauka, baina, benetako borroka erabakigarria izango da. protestarako espazioa berreskuratzeko egingo dena. Irudian: Libano, salbuespena. Pandemiaren erdian ere, egunero protestan ateratzen ari dira kalera klase politikoaren aurka.
Argazkia: Hussein Mala / Alamy
Testua: Axier Lopez