(Infografiak tamaina handian ikusi eta deskargatu hemendik: ustelkeria-PPCC.jpg eta ustelkeria-PPCC-pujol.jpg)
Diuen, diuen, diuen… (diotenez, diotenez, diotenez). Kataluniako Parlamentuko Batzorde berezian Pujolen klaneko buru eta president ohiak erantzundakoa da; ustelkeriarekin lotutako akusazio ororen aurrean behin eta berriz errepikatzen den gidoiari jarraiki. Ukatu, ukatu, eta ukatu… Baina Espainiako Estatuan ustelkeria eta politikari profesionalen arteko harremana, Carlos Menem Argentinako presidente ohiak esango zukeen bezala, haragizkoa, odolekoa izan da. Politikarien eta enpresa pribatuen arteko erlazio ustelak, diru publikoaren lapurreta, fabore politikoak, interesen salerosketa, iruzur fiskala… ustelkeria kasuen salaketa kopuruak ez du etenik. Eta Herrialde Katalanak dira beren sorleku nagusietako bat.
Independentziaren bidea jorratzen ari den Kataluniako Printzerriko herritarrek oso kontuan izan beharko dute ustelkeriaren aurkako txertoen garrantzia: gardentasuna eta inpunitate-eza. Estatu berriaren eraikuntzak loturarik eduki ez dezan politika instituzionala gutxi batzuen onurako bidea dela uste eta praktikara eraman dutenekin.