Palestinako errefuxiatuen diskriminazioa Libanon

Orain dela sei hamarkada milaka palestinar etxea utzi behar izan zuten. Bortxaz. Horietako askok Libanora jo zuten, baina urteen poderioz han ere bazterketa ezagutu dute. Lan eremua da horren adibidea. Lege diskriminatzaileak eta aurreiritziz jositako jarrerek behartuta, jatorri palestinarreko libanoarren lan-baldintzak gainerako herritarrenak baino okerragoak dira.
“Zergatik kobratzen duzu gutxiago?” galderari, errefuxiatuen erantzuna zuzena da: “palestinarra naizelako”. 70 lanbide baino gehiagotan aritzeko debekua, bidaiatzeko ezintasuna, jabego pribatua murriztua, checkpointetako jazarpena, Libanoko ospitaletan ezin artatzea… Egoera horien atzean ere erantzuna berdina da: “palestinarra naizelako”.
Israelgo okupazioaren eraginez bortxaz lurra utzi behar izan zuten palestinarrek babeslekua topatu zuten Libanon, baina askatasuna urrun dute egunerokotasunean.
Kalitate handiz deskargatzeko: VP-Libano-Basque.jpg

2 iruzkin - “Palestinako errefuxiatuen diskriminazioa Libanon”

  1. chloroquine phosphate vs chloroquine sulphate resochin cholorquine

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude