Sakabanaketaren ezkutuko 16 biktimak

Axier Lopez
0

Etxeratek argitaratutako “Memoriarako urratsak” txostenean jaso dute gaur egunera arte sakabanaketa politikak erangin dituen biktimen zerrenda. 16 euskal herritarrek galdu dute bizitza errepidean, beren lagun edo senideak zenbait minutuz ikusi ahal izateko bidean. Euskal Herriko gatazkaren kontakizuna idazten hasi nahi den unean, oraindik badira horren alderik ilunenetako bat sufritzen ari direnak. Multzo horretan daude milaka eta milaka lagun, astero ehunka kilometro egin eta ehunka euro xahutu behar dituztenak gorrotoan oinarritutako politika ankerraren erruz; orain dela 26 urte PSOEk agindu zuen sakabanaketaren erruz.
1982-09-29
ROSA eta ARANTZA AMEZAGA MENDIZABAL
Koldo Amezaga euskal preso politikoaren arrebak Aranda de Dueron izan zuten istripu batean hil ziren; Madriletik (etxetik 500 km-tara) itzultzen ari ziren, bertan euren anaiaren aurka egindako epaiketatik. Istripu latz honetan Koldo Amezagaren beste arreba bat ere larriki zauritu zen.
1998-06-22
JOSE MARI MARURI
Barakaldon izandako istripuan hil zen, Langraitzeko espetxean preso aurkitzen zen bere seme Lander Maruri bisitatzera zihoala.
1990-07-01
PILAR ARSUAGA eta ALFONSO ISASI
Maribi Ramila euska preso politkoaren amak eta lagunak istripuan hil ziren Pola de Sanabria (León) herrian. Ezbeharra, Ourenseko espetxean (etxetik 680 km-tara) Maribi Ramila bisitatuta etxera itzultzen ari zirela gertatu zen.
1997-03-14
ANTXONI FERNANDEZ
Angel Figeroa preso politikoaren amonak, bizia galdu zuen 75 urterekin bere biloba Alcala Mecora bisitatzera (500 km-tara) zihoala. Ezbeharra Aranda de Dueron gertatu zen.
1999-04-03
M.K.S
Txetxu Fernandez Perez de Nanclares presoaren laguna, Logroñoko espetxean (169 Km-tara) bisita bat burutu eta etxera itzultzen ari zela hil zen.
2001-09-08
IÑAKI SAEZ eta ASIER HERIZ
Lourdes Txurruka preso politikoaren lagunek Brievako espetxera bidean (etxetik 400 Km-tara) galdu zuten bizia. Autoan zihoan beste pertsona bat ere larriki zauritu zen.
2003-02-28
ARGI ITURRALDE eta IÑAKI BALERDI ITURRALDE
Juankar Balerdi preso politikoaren amak eta anaiak Almeriara ( etxetik 1032 Km-tara) joateko bidaian galdu zuten bizia. Aita ere, Joxe Balerdi, autoan zihoan eta ospitalera eman behar izan zuten, larriki zauritu baitzen.
2000-02-12
RUBEN GARATE GONZALEZ DE ARTAZA
Jose Antonio Fernandez presoaren laguna, Alcala Meco espetxean (etxetik 500 Km-tara) bisita egin eta etxera itzultzen ari zela izandako istripuaren ondorioz hil zen.
2003-11-29
SARA FERNANDEZ
Iñaki Etxeberria euskal preso politikoaren presoaren laguna Aranda de Dueron izandako istripu baten ondorioz hil zen Valdemoroko ( etxetik 520 Km-tara) espetxera bidean. Kotxe berarekin zihoan Izaskun Urkijo, Iker Zubia presoaren bikotea, egoera larrian eraman zuten ospitalera.
2004-06-03
LEO ESTEBAN NIETO
Esteban Esteban Nieto euskal preso politikoaren anaia (espetxean jasandako asistentzia ezagatik hildakoa). Leo, Puerto de Santa Mariatik bueltan (etxetik 1135 Km-tara) 89an izandako istripu batetik eratorritako lesio larrienga tik hil zen urteetara.
2004-12-06
KARMELE SOLAGUREN
Ekain Gerra preso politikoaren ama, Sorian izandako istripu baten ondorioz hil zen, Alcala Mecora (etxetik 500 Km-tara) bere semea bisitatzera zihoala. Bere senarra, Ekainen aita, ospitalera eraman zuten egoera larrian. Ez da sekula lesioetatik osatu, egun ere bere osasun egoera oso delikatua da.
2007-12-25
NATIVIDAD JUNKO OLEAGA
Txagorritxuko Ospitalean hil zen Unai Gonzalez Azua bisitatzeko asmoz Teruelen izandako istripuaren ondorioz. Berarekin bere alaba; Unai Gonzalezen bikotea, eta honen gurasoak zihoazten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA