Umeak berriro baztertuta: lan egin edo kontsumitzen ez dutenez, 23 ordu etxean

Gurasoontzat konfinamendu egoera honetan haurrek ia zentralitate osoa hartu dute egunerokotasunean, baina agintarientzat (izan Espainiako ala Jaurlaritzako) existituko ez balira bezala jokatzen ari dira. Orain behintzat badakigu zergatik izan daitekeen, Jaurlaritzak lehen fasera pasa garela sinestarazko egin dituen aldaketei esker: soldatapeko lana eta kontsumoa bermatzea dute ardatz neurri eta murrizketa guztiek. Eta haurrak horretan ez daudenez, 23 orduz etxean sartuta jarrai dezatela. Baina, lasai, orain kaleko 60 minutu horiek, umeek etxetik kilometro batera baino urrunago dagoen taberna batean pasa ditzateke.

Umeak 43 egunez etxean preso izan zituen Espainiako Gobernuak eta horregatik kritika gogorrak jaso zituen. Orain Jaurlaritzak ikuspegi helduzentrista berari eutsi dio eta, zaila zirudiena lortu du, beste zenbait arlotan are ikuspegi zigortzaileagoa eta murriztaileagoa ezarri du.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gaurtik aurrera, helduok nahieran eta nahi beste ordu mugi eta egon daitezke aire zabalean, lanera joateko edo kontsumitzeko baldin bada. Supermerkatuan erosi, bankura joan edota tabernetako terrazan garagardoak edaten eguna pasatzeko, ordutegirik ez. Liburutegiak, museoak eta kultura-ekitaldiak egiten dituzten lokalak ere itxita, krisi garaietan kultura zertarako, ezta?. Kirola bai, noski. Baina, kasu, korrika ez den aire zabaleko beste zerbait egin nahi baduzu, kirol klub pribatuak irekita izango dituzu, polikiroldegi publikoek itxita jarraituko baitute.

Hau da, dirua gastatzeko edota soldatapeko lana edukiz gero, konfinamenduaren debeku nagusiak iraganeko kontuak izango dira zuretzat.  Euskal Oasiko “normaltasun berria”. Baina ez al da “zerbait” falta? Eta umeak?

Lan egiteko eta kontsumitzeko edadea ez baduzu, orain arte bezala jarraituko duzu. 14 urtetik beherako pertsona bazara, 60 minutuz kalera ateratzeko aukera izango duzu zuk eta zure zaintza eta heziketaren ardura (orain osoa, eskolak itxi eta harreman sozialak murriztu zituztenetik) dituztenak.  Alegia, atzo bezala, baina ezberdin. Teleberrian aurrerapauso gisa saldu dute: “Gurasoek erabakiko dute ordubete hori taberna bateko terrazan ala plaza batean jolasten eman nahi duten”. Esaldia ez al da poesia hutsa, helduzentrismoari egindako olerkia?

Egiari zor, aldaketarik egon badago. Orain kilometro batera baino urrunago joan eta itzul zaitezke 60 minutu horietan. Paseoa edo jolasa baino, gurasoek eta umeek korrika egiteko gonbita, ote? Helduen kasuan, alboko herrira joan daitezke, lasterka, bizikletan edo menditik oinez. Baina ez senideak edo lagunak ikusteko. Haurrek ere ez.  Kirol pribatu/indibiduala, “odolaren” araberako familia, kontsumoa eta lan asalariatua. Normaltasun berriaren ardatzak.

Umeak ez dira existitzen, ezta zaintza lanak ere. Telelana, bai.

Umeek, momentuz behintzat, ez dute lan egiten, baina lana ematen dute. Eta edadearen arabera, ez edonolakoa gainera. Orain jarduera ekonomikoa berraktibatu nahi dute, jende guztiak nola edo hala lan egin eta kontsumitu dezan erraztasunak ematen ari dira. Eta bien bitartean, beste batzuek, askok, telelanean jarraitzen dute, eta beste askok ere zaintzen jarraitzen dugu, inork jakin gabe nola egingo dugun bizitza “produktiboa” eta zaintza batera mantentzeko, gizartearen eta generoaren arteko arrakala are gehiago handitzearen kontura ez bada noski.

Ondo baino hobeto daki hori umeen zaintza eta telelana uztartzen ari denak edota kidea lantokian den bitartean bakarrik egun osoz umeen kargu dagoenak. Horren emaitza da, osasun mentala kaltetzeaz gain, askok aiton eta amonengana bideratu behar izatea, egun horrek dakarren arriskuarekin. Umeak ez dira existitzen deskonfinamenduan, ezta hoien zaintza lanak ere.

Beraz, umeak etxean egotera behartuta egoteaz gain, fisikoki eta psikikoki horrek dakarren guztiarekin, etxe barruko panorama ere ez da egokiena.

Konfinamendua hasi eta ia bi hilabetera, lehen ikerketen baten arabera, handitu egin da genero-arrakala: etxeetan zaintza-karga esponentzialki hazi da, eta gizonen parte-hartzea handitu bada ere, emakumeek hartzen dituzte zeregin gehienak, lan-malgutasunaren kontura.

Lehen egunetik, zenbait gizon eta emakume asko (bai, gauza batzuk ez dira aldatzen “normaltasun berrian”) eszedentziak hartzen, soldatarik gabeko baimenak hartzen edo lanari zuzenean uko egiten. Edo, sarean hainbatek salatu duen bezala, seme-alabak etxean bakarrik utzita, beren lanpostura itzultzeko agindua jasotzean.

Zaintza eta kontziliazio hitzak ez dira inon agertzen lana eta kontsumoa ardatz dituzten politiketan. Zehaztasun gehiagoz dakigu terrazetan nola elkartu gaitezken, aldi berean lana egin eta 23 orduz etxean sartuta egotera behartzen dutenen zaintza nola egingo dugun baino.

18 iruzkin - “Umeak berriro baztertuta: lan egin edo kontsumitzen ez dutenez, 23 ordu etxean”

  1. Kokoteraino etengabean hartzen ari diren erabaki ustelekin. Personei eta osasunari begira daudela saldu nahiean dabiltza beraien interes bakarra ekonomia eta hauteskundeak direnean. Tontotzat gaituzte. Aski da!

  2. Pingback: Barkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa | Jendartean

  3. Artikulu ona; eskerrik asko, Axier Lopez. Bada garaia krisi honen ertz honi eta beste hainbati serio heltzeko, berandu samar gabiltza eta. Ziria sartu digute konfinamendu honekin: osasun publikoaren kontrako (eta, zer esanik ez, haurren osasunaren kontrako) neurria da. Ez da onargarria, ez da “tratamendu” bat. Atxiloketa kolektibo bat da. Gainera, bestela ere gelditu beharko liratekeen jarduera arriskutsuak (ikus erraustegia eta beste) ez dituzte gelditu inongo unetan, ezta geldituko ere. Adarra jotzen digute eta “ezkerra” deritzon hori jokoz kanpo, beste norabait begira; agian bidean ‘eskuindar batzuekin’ topo egiteko beldurrez ote? Auskalo… Bitartean, mundu mailako eliteak bai daudela pozik, gizartea kontrolatuz, azpiratuz eta denon osasuna nahieran erabiliz.

  4. Gaur umeak jolasean ikusi ditut pooozik txakurrentzako diren parke bateko tramankuluetan. Baina ez dezagun ezer gehiago esan ea hori ere debekatuko badieten gaixoei. PNVrekin kokoteraino

  5. Zaintza erdira ta orain iñoiz baina geixau. Osasunaren balioaz aspaldi jabetuta egonik…konfinamenduak asko konfunditu nahiean dabiltza.
    Maitasuna izaitea denez…
    maitasuna ez baita amatetan.
    Ez goizeko 8 tan…

  6. Hala da. Sinestezina, oraindik horrela, zigortuak gure semeak. Odola beltza daukagu ya. Aski!!!

  7. I really love your site.. Pleasant colors & theme. Did you build this amazing site yourself?

    Please reply back as I’m trying to create my own personal blog and would like to learn where you got this from or what
    the theme is called. Thanks!

  8. Hey there! Someone in my Facebook group shared
    this site with us so I came to give it a look. I’m definitely enjoying the information. I’m
    book-marking and will be tweeting this to my followers!
    Outstanding blog and fantastic design.

  9. Way cool! Some extremely valid points! I appreciate you penning this
    article plus the rest of the site is also very good.

  10. Wow that was odd. I just wrote an very long comment but after I clicked submit my comment didn’t appear.
    Grrrr… well I’m not writing all that over again. Anyways, just wanted to say
    superb blog!

  11. I am sure this piece of writing has touched all the internet users,
    its really really pleasant paragraph on building up new web site.

  12. Pingback: mom gives stepson viagra

  13. Thank you for the good writeup. It in fact was a
    amusement account it. Look advanced to more added agreeable from you!
    However, how can we communicate?

  14. Pingback: cheapest 20 mg cialis and dapoxetine

  15. all the time i used to read smaller posts which as well
    clear their motive, and that is also happening with this paragraph which I am reading at this place.

  16. Pingback: diltiazem and viagra safe

  17. Excellent site. A lot of useful info here. I am sending it to some friends ans additionally sharing in delicious. And obviously, thank you for your sweat!

  18. It’s perfect time to make some plans for the future and it is time to be happy.
    I have read this post and if I could I wish to suggest you few interesting things or
    advice. Perhaps you can write next articles referring to this article.
    I want to read more things about it!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude