Donald Trumpen aurkako 'trolleoak' ez du etenik

Axier Lopez
0

Asko saiatuta ere gutxitan ikusten da hain denbora tarte txikian hainbesteko kontrakotasuna bildu duen politikaririk. Donald Trump errepublikarrak lortu du azken hilabeteotan egindako adierazpen xenofobo, matxista, neoliberal eta abarren eraginez (zerrendatzeak luzeegi joko luke). AEBetako mugak gainditu dituzte bere eta berak ordezkatzen duenaren aurkako kanpainek. Kritika zorrotzaz gain, umorea ez da falta izan, Danimarkako autobusetan egindako kanpaina kasu.
Uncle Grey agentziaren ideia izan da Danimarkako Herriaren Alderdi Sozialistak (Socialistisk Folkeparti, SF) eskatuta. “Iragarki hau, jakina, umorez egindakoa da, baina AEBetako hauteskundeetan jokoan dagoena oso serioa da. Gugan guztiongan eragin zuzena du, baita Danimarka txikian ere”, hala azaldu du Pia Olsen Dyhr SKko eledunak. “Danimarkan bizi diren estatubatuar batzuetan eragitea da gure asmoa, boza ematera animatuz. Boz guztiak garrantzitsuak dira Trump Etxe Zurira ez dadin hel”. Danimarkan bozkatzeko eskubidea duten 8.714 estatubatuar daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA