Trump vs adostasun globala

Axier Lopez
0

Abenduaren 6an Amerikako Estatu Batuetako gobernuak, unilateralki, legitimatu zuen hiri bat bortxaz okupatu eta anexionatzea, Jerusalem Israelgo hiriburu izendatuz eta enbaxada hara mugitzeko asmoa erakutsitz. Israelek ‘hiri santua’ gerran okupatu (1948) eta beretu (1967) zuenetik, lehen mailako lehen aitortza ofiziala da.
1980an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak munduko estatu guztiei dei egin zien ordezkaritza diplomatiko oro Jerusalemdik kanpora eramateko eta ordutik ez da enbaxadarik izan Jerusalemen. Munduan kontsentsu ia erabatekoa duen erabakiaren kontra egin du Trumpek.
Halere, iragarpenak iragarpen, AEBetako Estatu Idazkariak onartu du enbaxada ez dutela Tel Avivetik Jerusalemera mugituko, gutxienez, 2020ra arte. Beraz, Jerusalemen jaiotako amerikarren pasaporteetan “jaio-lekua: Jerusalem” jartzen jarraituko du eta ez Israel. Gai honetan kontsentsu orokorra, nazioarteko legedia eta zentzu komuna dituzte AEBek parez pare. Ez zaie hain erraz egingo Israelgo Apartheidari karta zuria oparitzea.
Infografia kalitate handiz deskargatzeko: trumpKontsentsuarenAurka.pdf
ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA