Gazako ura: edanezina

Axier Lopez
0

Israelek Gazan ezarrita duen blokeo militarrak eta etengabeko bonbardaketek kalte larriak eragiten dituzte Gazako azpiegituretan. Horren ondorioz, uraren %97 ez da edangarria.

Uraren arazoa estrukturala da Gazan, Israelek ezarritako blokearen geroztik. Sarraskia hasi zenetik, egoera okerrera egin du. Bonbak jaurti bitartean, Israelek erabateko “blokeoa” ezarri duelako bi milioi pasatxo palestinarren eremu horretan, ura, janaria, elektrizitatea eta erregai hornidurak eten dituzte.

Gazan, erregaia sartzen ez uzteak ur hornidura etetea esan nahi du. Ur edangarriaren iturri gehienak lur azpian daude, eta makinen indarrez ponpatzen dira.

Azken asteotan, gazatarren ur bakarra, funtsean, edangarria ez den itsasoko ura da, hondakin-urekin nahastuta gainera. Hainbatek etxaldeetako putzuetatik edan behar izaten dutela ohartarazi du Oxfamek.

Palestinako Ur Agentziako buru Mazen Ghunaimek adierazi du eskala handiko nazioarteko esku-hartzerik gabe, ur ezak “hondamendi humanitarioa” eragingo duela.

 

Infografia tamaina handian deskargatu: GazaWaterBottle_08082022Rasterized–EUS.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA