Lehen Nakbatik (1948) bizirik atera ziren, baina egungo sarraskian Israelek hil dituen adinekoen omenez eginda dago infografia hau.
AEBetako presidente Joe Bidenek Gazako hildakoen kopurua zalantzan jarri zituenean palestinarrak are gehiago deshumanizatu zituen. Erantzun gisa, urriaren amaieran Gazako Osasun Ministerioak 6.747 hildakoren izenak, adina eta identifikazio zenbakiak argitaratu zituen. Horien artean 76 eta 93 urte bitarteko 74 palestinar zeuden. Izen eta abizenekin. Israelen okupazio bidegabearen garapen osoa bizi eta sufritu izan dutenak: gerra, deserria, apartheida, blokeoa, bonbardaketa sistematikoak, prekarietatea, genozidioa….
Tamalez, hildakoen kopuruak handiagoak izanik, 74 baino gehiago izango dira jada.
Infografia tamaina handian deskargatu: VP-Elders-20231102 EUS.jpg
ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana da.
2 Iruzkin
ONDO! Irakurri dudanean konturatu naiz, egia dela, zaharrez ez duela inork ezer esaten!
haurrek bizitza aurretik dute eta ikaragarria da. Eta adinduak, ekarpenak bizitzare eginda eta egiten!, jarraitzen dute, ez dira ezkerreko zeroak. Mila esker
Milesker Amaia. Arrazoi osoa duzu.